Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
EIBAR-GASTEIZ AUTOBIDEA (AP-1)
%45eko trafiko igoerarekin itxi du guztiz irekita funtzionatzen daraman lehen urtea
Bataz beste trafiko gehien biltzen den puntua Eibar-Bergara zatia da, eguneko 15.000 ibilgailu baino gehiagorekin. Guztiz irekita funtzionatzen daraman lehen urtean, autobide osoaren bataz bestekoa eguneko 10.800 ibilgailukoa da.

595 (id: 7855171) 

 

Mondraberri, 2010ko maiatzaren 24a

  

Bataz beste trafiko gehien biltzen den puntua Eibar-Bergara zatia da, eguneko 15.000 ibilgailu baino gehiagorekin. Guztiz irekita funtzionatzen daraman lehen urtean, autobide osoaren bataz bestekoa eguneko 10.800 ibilgailukoa da. 
   
2009ko uztailean, oporretako “irteera operazioarekin” bat eginez, autobidearen erabilera kopuru altuenak ezagutu ziren, Eibar-Bergara zatian egunero 20.000 ibilgailu inguru zenbatu zirelarik.  
  
Autobide berria funtzionamenduan egon den lehenengo urtean zehar, lehen Arlabango mendatetik egunero igarotzen ziren 9.000 ibilgailuetatik zati handi bat irentsi du. 
     
VIA-T teleordainketa sistemaren erabilerak autobidearen Gipuzkoako zatian egiten diren joan-etorrien %50a gainditzen du. 
   
4.000 tona gatz baino gehiago erabili dira AP-1ek azken urteetan izan den negurik gordinena arrakastaz gainditu zezan.  
   
Donostiako 2. Ingurabidearen irekierarekin Irun-Eibar-Gasteiz (AP-8 / 2. Ingurabidea / AP-1) korridorea finkatu ahal izango da, Euskadiko errepide bidezko “iparra-hegoa” lotunearen ardatz nagusia. 
   
Eibar-Gasteiz (AP-1) autobidea trafikoari guztiz irekita geratu zen 2009ko udaberrian eta orduaz geroztik, trafikoaren igoera nabarmena jasan du datozen urteetan, bere potentzialtasun osoa erakusten duenean, Gipuzkoa eta Araba arteko errepide bidezko komunikazioen iraultza ekarriko duen azpiegitura honek. 
  
2009ko apirila (AP-1 guztiz ireki aurreko hilabetea) eta 2010eko apirilaren artean, %45eko igoera erregistratu da Arrasate eta Eibar arteko ibilgailuen trafikoan. AP-1eko tarte hau, trafikoari irekita aurkitzen zen aurretiaz eta horregatik da posible bi erregistro hauen arteko konparazioa egitea. Trafiko igoera hau apur bat txikiagoa da ibilgailu arinen kasuan (%44) eta handiagoa berriz ibilgailu astunei dagokionez (%57).  
  
Zatiei erreparatzen badiegu, zirkulazioa nabarmen ugariagoa da irekita urteak daramatzaten zatietan, Eibar eta Arrasate artean, eta gutxiagotzen doa hegoalderantz joan ahala, azkenak ireki ziren zatietan: 
*Eibar-Bergara: 15.795 ibilgailu eguneko   (2009ko apirilean 11.521)
*Bergara iparra-hegoa: 12.192 ibilgailu eguneko   (2009ko apirilean 8.378)
*Bergara-Arrasate: 11.711 ibilgailu eguneko   (2009ko apirilean 6.892)
*Arrasate-Eskoriatza: 9.284 ibilgailu eguneko
*Eskoriatza-Luko: 10.523 ibilgailu eguneko
*Luko-Etxebarri: 6.074 ibilgailu eguneko     
- Eibar-Arrasate zatiaren bataz bestekoa: 13.756 ibilgailu eguneko
- Gipuzkoako zatiaren bataz bestekoa: 11.888 ibilgailu eguneko

- AP-1en bataz besteko osoa: 10.877 ibilgailu eguneko.

 

   

AP-1 GUZTIZ IREKITA DAGOEN LEHEN URTEKO GERTAKARIAK 

   
ARLABANGO MENDATEKO TRAFIKOAREN DESBIDERATZEA
   
AP-1eko Arrasate-Luko zatia 2009ko maiatzean ireki zenetik, lehen Gipuzkoa eta Araba arteko komunikazio bide nagusia zen GI-627/A-627 errepidea -Arlabango mendatean zehar- erabiltzen zuen trafikoaren zati handiena desbideratzea lortu da. Azpiegitura berriaren segurtasun, erosotasun eta ahalmen handiagoari esker, lehen Arlabandik egunero igarotzen ziren 9.000 ibilgailuen gehiengoa autobide berritik igarotzen da.    
  
TRAFIKO KOPURU ALTUENA, UDAKO IRTEERA OPERAZIOAN 
  
AP-1ek guztiz irekita funtzionatzen daraman lehen urtean zehar, udako hilabeteetan (2009ko uztaila eta abuztua) jaso ziren erabilera maila altuenak.  
   
2009ko uztaileko Irteera Operazioan zehar autobideko trafikoa bere kopururik altuenera iritsi zen, Eibar-Bergara zatian, egunero 20.000 ibilgailu ingurura iritsiz. Abuztuan zehar, erregistroak ere bataz bestekoa baino altuagoak izan ziren, baina uztailean baino apur bat txikiagoak.     
     
  2009 UZTAILA
*Eibar-Bergara: 19.974 ibilgailu eguneko   (abuztuan 16. 530)
*Bergara iparra-hegoa: 16.255 ibilgailu eguneko   (abuztuan 14. 099)
*Bergara-Arrasate: 15.663 ibilgailu eguneko   (abuztuan 13. 804)
*Arrasate-Eskoriatza: 12.729 ibilgailu eguneko   (abuztuan 12. 212)
*Eskoriatza-Luko: 13.952 ibilgailu eguneko   (abuztuan 13. 160)
*Luko-Etxebarri: 9.270 ibilgailu eguneko   (abuztuan 9. 366) 
VIA-T TELEORDAINKETA SISTEMAREN ERABILERAK JOAN-ETORRIEN %50A GAINDITZEN DU
   
AP-1eko Gipuzkoako zatian VIA-T teleordainketa sistemaren erabilerak dagoeneko joan-etorrien %50a gainditzen du, ohiko erabiltzaileentzako deskontuak 2009ko urtarrilean indarrean jarri baziren ere. Bergara iparreko ordainlekutik igarotzen diren joan-etorrien %57 arte, teleordainketa bidez ordaintzen dira. Teleordainketa sistema gehien erabiltzen den puntuetako bat bezala nabarmentzen da hau.
  
TRAFIKOAREN HAZKUNDEARI EUTSI ZAIO 2004TIK 
   
AP-1eko lehenengo zatiak ireki zirenetik -2003an (Eibar-Bergara), 2004an (Bergara iparra-hegoa) eta 2005ean (Bergara-Arrasate)- bildutako esperientziari esker, autobideko trafikoen finkapena eta hazkundea egiaztatu ahal izan da.  
 

 

 2004200520062007200820092010
   Eibar-Bergara6. 9468. 7749. 70010. 60012. 80011. 50015. 800
Bergara I-H 4. 8006. 7607. 3038. 9808. 30012.192
Bergara-Arrasate  5. 4565. 7007. 3006. 90011. 711
        *Apirileko datuak   
                
4.000 TONA GATZ ERABILI DIRA NEGURIK GORDINENA GAINDITZEKO 
   
Eibar-Gasteiz autobidearen kokapen geografikoa kontutan izanik, neguko bidezaintza lehen mailako eragilea da azpiegitura berriak planteatzen zaizkion erronkei nola erantzun dien neurtzerako orduan. Guztiz ireki zenetik funtzionamenduan daraman lehen urte honek azken urtetako negurik gordinenarekin bat egin badu ere, AP-1ek arrakastaz gainditu du proba luze hau eta autobideko langileek gogor lan egin behar izan dute 7 alerta-epetan zehar, 60 bat eguneko luzera osoarekin. 4.000 tona gatz baino gehiago erabili behar izan dira oso luzea egin den negu honetan zehar AP-1 irekita mantentzeko.   

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE