Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ezingo da 23an jokatu ''logistika arazoengatik''

Ekainaren 22an jokatuko da San Joan Jaietako Mus Txapelketa

Roman Lopez eta bere gertukoek antolatuta, aurten lehen kanporaketa gainditzen ez duten jokalariek txapelketa gehigarri bat jokatuko dute. Txapelak eta ohiko beste sariak izango dira.

595.SJ19.Mus.Txap.ANTOLATZAILEAK (id: 6944613)


Argazkia: Roman Lopez / Testua: mondraberri.eus / 2019ko ekainak 14, ostirala

 

Roman Lopez, Unai semeak eta gertukoek antolatuta, San Joan Jaietako XXIII. Mus Txapelketa jokatuko da aurten ere.

 

Aurten ekainaren 23an jokatzekoa zen, baina "logistika arazoen ondorioz" atzeratu behar izan da, antolatzaileek arrazoitu dutenez.

 

"Sentitzen dugu aldaketaren ondorioz arazoak sortzen badira" gehitu dute, baina txapelketako sariak ez dira txikiak izango: 

 

Irabazleentzat txapelak izango dira eta ohiko sariak banatuko dituzte antolatzaileek. Gainera, aurten lehen kanporaketa gainditzen ez duten jokalariek txapelketa gehigarri bat jokatuko dute.  

 

Txapelketa ekainaren 22an jokatuko da, arratsaldeko 16:00etan hasita, Jokin Zaitegi plazako Buenuena tabernan. 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE