Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Biharko txupinazoa 'Ahobizi' eta 'Belarriprest'ekin

Erguingo Jai Batzordeak bertako festaz gozatzera animatzen du!

Asteburu honetan jaiak ospatuko dira, hain zuzen, auzoko jai batzordeak antolatuta (auzoko hainbat jubilatuk, bestelako lagunek, Ludotekako eta Gaztetxokoko lagunek osatzen duten jai batzordea). Besteak beste, Puro Relajo talde irundarrak kontzertua emango du.

595.Erguingo.Jaixak.18.Batzordea.JAI-BATZORDEA (id: 7455410)


Argazkia eta kartela: Erguingo Jai Batzordea / Testua: mondraberri.eus / 2018ko irailak 13, osteguna

 

Erguingo Jaixak bihartik, ostiraletik, aurrera ospatu egingo dira, eta txupinazoa Euskaraldiko 'Belarri Prest' eta 'Aho Bizi' lagunekin botako da.

 

Jai Batzordeak 3 eguneko egitaraua antolatu du, hain zuzen, hainbat jubilatuk, bestelako hainbat auzotarrek, 'ludotekariek' eta 'gaztetxokeroek' osatutako taldeak.

 

Atzo talde-argazkia egin zuten, eta azaldu digute argazkian azaltzen diren baino lagun gehiagok parte hartu dutela antolakuntzan. Argazkiarekin eta prestaturiko egitarauarekin auzotar guztiak jaietan parte hartzera animatu gura dituzte. Gora Erguingo Jaixak!

 

595.Erguingo.Jaixak.18.Egitarau.JAI-BATZORDEA (id: 7499588)

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE