Testua eta argazkiak: Mondraberri. 2019ko abuztuak 4, astelehena.
Asteburu hontan ospatu dira Udalako jaiak eta larunbatean mus txapelketa ospatu zen auzoan. Bertan gazte bikote ugari ikusi ahal izan ziren eta baita ondoko herrietatik etorritakoak. Guztira 8 bikote jolastu zuten arratsaldeko 16.00etatik arratsaldeko 19.00etara.
Pirri eta Txispas (Eskoriatza eta Agurain) izan ziren irabazleak eta batutakoaren erdia eta txapela irabazi zuten. Bigarren Miguel eta Rico (Arrasateko aita eta semea) eta hirugarren Jose eta Carlos (Arrasate).