Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazki galeria eta bideoa]

Scooter klasikoek herriko kaleak bete dituzte berriz ere

 (id: 6747045)Testua, argazkiak eta bideoa: Marijo Simon. 2019ko uztailak 6, larunbata.

 

Arrasateko scooter  klasikuen rallyxa 9. urtez antolatu dute Mondraueko Dragoiek.  Eguraldi bikaina lagun, aurten 40 bat lagun elkartu dira Herriko plazan. Ez bakarrik Euskal Herritik etorritakoak, estatuko beste hainbat lekuetatik ere: Kataluniatik, Galiziatik, Gaztela eta Leonetik,...Berriz ere, Vespak eta Lambrettak izan dira nagusi. 


Eguerdiko 12:30rak aldera Herriko plazatik irten dira, motorrean bueltatxoa egiteko asmoarekin. Motorzaleak Aramaiorutz abiatu dira. Aretxabaletatik igaro ondoren, indarrak hartzeko, Udalako Larrinetxe jatetxean bazkaltzen ari dira.

 

Arratsaldean berriz, DAT tabernan jarraituko dute jaiarekin partaideek. Egunari amaiera emateko, arratsaldeko 20:00etatik aurrera Scooter Jaia ospatuko da DAT tabernan  Lady Pantxinetaren (Santiago DC), Alfonso T17-ren (Peña Scooterista 82 - Segovia) eta Sir Gorkaren (Mondraueko Dragoiak SC) eskutik.

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE