Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Testua eta argazkiak: Juan Ramon Garai-Intxorta 1937]

Joxe Bizente Etxabe: artzain erresistentea azken arnasa hartu arte

Murugain inguruko 1936ko gerrako historia ezagutzeko, Joxe Bizente Etxabe, Degurixako artzaina, elkarrizketatu genuen joan zen uztailaren 31n.

595.Joxe.Bizente.Etxabe.Gazte.INTXORTA1937 (id: 7091655)


Testua eta argazkiak: Juan Ramon Garai - Intxorta 1937 / 2019ko irailak 10, asteartea

 

Murugain inguruko 1936ko gerrako historia ezagutzeko, Joxe Bizente Etxabe, Degurixako artzaina, elkarrizketatu genuen joan zen uztailaren 31n.


Muzibar baserrira joan ginen ezer aurretik esan barik, eta nahiz eta gaixotasuna oso aurreratuta izan, ez zuen inongo arazorik izan berak bizitakoak kontatzeko:


Bizi guztian lotura zuzena izan du bere Degurixako paradisuaz, eta bertan zegoen ardiekin kolpe militar faxista hasi zenean. 14 urte zituen,  “Gorrixak eta milizianoak kamioen gora eta behera, Degurixan Arabako mendixetan ein auien trintxerak, ta egunez juen eta gauez alde. Handik Peñakulora ardixekin juen nitzen”.


“Gero San Miguel egunien militarrak Atxorroztik behera sartu zien” “ Bedoñan Larragainen frentie egon zuan, borrokak a tope egon zittuan Mondragoen sartzeko, hildakuak egon zittuan”.


“San Andres egunien gorrixak hasi zien Mondrauen sartzeko, kamiñoraño allegau zittuan.  Gero, Mandoainen gelditu zittuann.  Gabez etxera natorrela alto!, requeté batek euskeraz, nungue haz?, Muzibar baserrikue, ezin haz fan gorrixak hartu dauielako kamiñue. Coge a este chaval y llévale donde el Capitán al ayuntamiento, Kapitanak, tienes algún pariente? Si un tío, osaba etorri zuan, ya le conoce, es mi sobrino, libre utzi nindduten, gaba osaban etxien pasau ta barriro mendire”.


“Santa Luzia egunien matxinatuen atakie egon zuan, ta gorrixak Mandoaindik bertatik alde egin juen Bastergain eta Basterrazpira”.


“Larragaindik tirokatzen zuten, balak etorten jatan… Euzkitzan gorrixak euzen, ta Olanen ta Larratxon besteak”.


“Erreka barrenien, Meka Gasolinera dagoen lekuen, hiru kañoi 15 y mediokuak jarri zituzten, kapitana andaluza zan”.


“Gero aprillien abanzie egon zanien, Gellatik gora atakie Untzillara, jende asko hil zan”.


“Gerra ostien, barrez, Guardia Zibilak txabolan lo eitten egoten zien,  si viene alguien nos avisas, esan eta Ugaztegira joan zien, eta holako baten 5 maki asturianuek non datozen, jana emun nutzien ta fan zien… baina batek parte eman… guardia zibilak jarri zidaten harri  baten ondoan, bal-baltza zan, batek pistola atara ta te vamos a matar, apuntau, eta gero esan eustan no te vamos a matar porque eres joven”.


Geroago  Euskadi Ta Askatasuneko militanteak Degurixan ibili zirenean, laguntzen ibilitakoa zen.


Joxe Bizente joan zaigu, baina haren historiak eta haren umorea gurekin gelditzen dira.


“Xalbadorren heriotzean” abestian Xabier Letek kantatutakoen bertso batekin agurtzen zaitugu Joxe Bizente, beti arte!


Non hago, zer larretan
Urepeleko (Degurixako) artzaina
mendi hegaletan gora
oroitzapenen gerora
ihesetan joan hintzana.

 

595.Joxe.Bizente.Etxabe.Nagusi.INTXORTA1937 (id: 7141810)

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE