Testua eta argazkia: Marijo Simon. 2019ko azaroak 30, larunbata.
Saioa Karate Taldeak Gabonetako jaialdia ospatu du, gaur arratsaldean, Uarkapen frontoian. Gainera, herritar ugari hurbildu dira jaialdia ikustera. Ekitaldia arratsaldekoa 17:00etan hasi da taldeko txikienen erakustaldiarekin.
Ondoren, Bergarako Giartzu , Aretxabaletako UDA eta Arrasateko Saioa taldeko karatekek kata eta kumite erakusketa-probak egin dituzte. Antolatzaileek azaldu dutenez, "gure asmoa da herritarrek karatea ezagutzea, eta kluben arteko harremana sendotzea.”