Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Ekainaren 15ean, larunbata, 19:30ean
Txorbela Otxoteak kontzertua eskainiko du San Frantzisko elizan
Kontzertua Xabier Barriola otxotearen zuzendari berriaren aurkezpena izango da.

 (id: 6701196)Testua eta argazkia: Txorbela Otxotea. 2019ko ekainak 10, astelehena.

 

Txorbela Otxoteak kontzertua eskainiko du San Frantzisko elizan ekainaren 15ean, larunbata, arratsaldeko 19:30ean. Kontzertua Xabier Barriola otxotearen zuzendari berriaren aurkezpena izango da. " Hamar urte pasa eta gero, Mikel Arregi, gure lehenengo zuzendariarekin landutako oinarriari esker aurrera egingo dugu, indar berrituarekin, orain Xabierren eskutik".

 

Legazpin jaioa, Donostiako Goi mailako Kontserbatorioan burutu zituen bere Kantuko Erdi Mailako Ikasketak, Helmut Lipsekin (Lleida - Katalunia) hobekuntza ikasketetan parte hartuz . Abesbatzen zuzendaritzan, Gipuzkoako Abesbatzen Federazioak antolatutako Ikastaroetan eta Lleidako Pedagogia Ikastaroetan trebatu da.

 

Hainbat abesbatzen zuzendaria izan da eta une honetan Ezkio eta Itsasoko abesbatza eta Txorbela gizonezko taldea zuzentzen ditu. Inguruko talde garrantzitsuenetan abestu izan du: Donostiako Orfeoian, Oreretako Andra Mari Abesbatzan, Iruñeko Ganbara Abesbatzan, eta abar. Egun, musika estilo desberdinak jorratzen duten Kea Ahots Taldea , Conductus Ensemble eta Ascèse abesbatzetako partaidea da.

 

Larunbateko kontzertuaren egitaraua:

 

Beati Mortui

F. Mendelssohn

03:20

Cantate Domino

Josu Elberdin

04:00

Ave María

Franz Biebl

03:55

Miserere

Eva Ugalde

03:41

Ave Maria

A.Bruckner

02:33

Ubi caritas

Ola Gjeilo

03:20

Tú vanías

Javi Busto

04:05

Mutil txaleko gorri

 Junkal Guerrero

01:41

Kitolis

L. Aranburu

05:00

Bi eusko abesti

B. Sagastizabal

02:36

Izar ederra

Josu Elberdin

04:35

Segalariak

Josu Elberdin

03:00

Saratarra

J.M.G. Bastida

02:00

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE