Mondraberri- 2012/07/19
Gaur, eguena, goizeko 05:45ak inguruan, txakur batek herritar bati eraso egin dio kalean. Gaztea lanera zihoan oinez eta San Andres auzoan, Polmetasa planta zaharreko sarreran, momentu horretan bakarrik eta aske zegoen pitbull bat azaldu zaio jarrera zakarrez. Zakurra kosk egiten saiatu da, baina herritarrak gainetik kentzea lortu du. Momentuko urduritasuna sekulakoa izan da, jakina, baina zorionez, korrika ihes egin eta ez du zauri ez haginkadarik jaso.