Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
BASO JARDUNALDIEN BALORAZIOA
Arrasate Ekologistak martxan elkartearen artikulua.

Testua: Arrasate Ekologistak martxan. 2018ko martxoak 12, astelehena.

 

Orain dela gutxi Arrasaten “Baso” jardunaldiak ospatu zituztela eta esan behar dut Jardunaldiak oso aberasgarriak izan direla, gure asmoa ikasteko eta egoera aztertzeko zelako, baina gure iritziz hutsune batzuk egon dira, zergatik esaten dut hori? Ba, hizlarien artean ez zegoelako ekologista bat, ez genuelako iritzi kritika bat entzuteko aukerarik, gai honetaz ekologistok zerbait daukagu esateko, eta nola ez, elkarri ikasteko. Gonbidapena jaso eta gero, pentsatu genuen “kolore” desberdinetako pertsonak egongo ginela, ikuspuntu desberdin entzuteko, zoritxarrez hori ez zen gertatu.

 

Hasteko, onartu behar dugu natura guztion ondarea dela, esaldi hau defendatzeko Europan dagoen lege bat aipatu nahi dut; lege honek galdera baten bidez azaltzen du bere mamia: «basoak nortzek  kudeatu beharko lituzkete? Jabeek edo herri erakunde independentek?

 

Jardunaldi hauetan batez ere hiru hitz hauek asetasuneraino entzun ditugu, «KUDEAKETA, JASANGARRIA eta ERRENTAGARRI», baina gehien entzun duguna errentagarria izan da, beraz,  negozio batiri buruz hitz egiten badugu, beraz, eta zalantzarik gabe mendi industrializatuari buruz hitz egiten dugu, eta bere ondorioa ekar dezakeena, diruari lehentasuna ematen naturari baino.

 

Mario Adán de Yarzak 1.870 urtean Pinu Radiata edo Insignis Amerikatik ekarri zuen, hau da, 150 urtetik gure artean dagoela. Zein baso motakoak dauzkagu? Adituek esaten horrela dago banatuta, bi alde erraldoietan: % 50ean zuhaitz hostoerorkorrak, beste % 50 koniferak dira, baina % 50 honetatik % 47 Pinu Radiata da, hau oreka da? Ehuneko hauek zer esaten digu?

 

Oraingoz, zehatz mehats ez dakigu zuhaitz motako honek ze kalte sor dezake edo sortzen ari den, datu batzuek ez dute engainatzen, gaixotasun batzuk, lurraren desnutrizioa, garratza, higadura etab.

Hala eta guztiz ere, naturaren gainean hodei beltzak badaude, dirudienez, gizalegerik gabekoek eukaliptoak landatzeko hautatzen dituztelako, diruzaleak beti ibiltzen dira errentagarria bilatzen.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE