Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saltzaile jarduteko ez da esperientzia behar

Gasolidengiko 2 saltzaile eta 4 segurtasun zaintzaile behar dira

Lanbidek ondoko lan-eskaintzak jakitera eman berri ditu, hona hemen eskaintzen dituzten xehetasunak:

Testua: Lanbide / Itzulpena: mondraberri.eus / 2018ko uztailak 10, asteartea


4 segurtasun zaintzaile:


Segurtasun-zaintzaileari dagozkion ohiko lanak: sarbideen kontrola, eraikin industrialen segurtasunaz arduratzea,... Ezinbesteko baldintzak: Segurtasun-zaintzaile Titulua izatea, indarraldian. Baloratuko dira: Ibilgailu propioa izatea.


Lanaren egutegia eta ordutegia: Programazioaren araberako txandak. Arrasaten, Oñatin edo/eta Bergaran lan egiteko. Lan-eskaintza hauen kodea Lanbiden: 162018007411.


Gasolindegiko 2 saltzaile:


Sektore energetikoko multinazional batek bi saltzaile behar ditu Arrasaten. Konpainiaren arauak bete beharko dituzte segurtasunari eta ingurumenari dagokienean. Helburuak bete beharko dituzte. Bezeroei arreta egin beharko diete, ogia eta opilak egin, eta instalazioak garbitu.


Txandaka lan egiteko, astean 40 ordu. Ez da esperientziarik behar. Ezinbesteko baldintzak: gidabaimena, kotxea, bizilekua gehienez Arrasatetik 15 kilometrora izatea, Derrigorrezko Bigarren Hezkuntza, ofimatika jakitea, euskalduna izatea, bezeroengana eta emaitzetara zuzenduta egotea, proaktibitatea eta ekimena.


Baloratuko dira elikagaien manipulazioan karneta izatea, salmentan esperientzia izatea eta bezeroekiko arretan esperientzia izatea. Printzipioz 6 hilabeterako kontratua, eta luzatu daiteke beste 6 hilabete edo mugagabe. 4 eta 8 orduko lanegunak. Berehala lanean hasteko. Lan-eskaintza hauen kodea Lanbiden: 162018007296.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE