Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Korrika Batzordeak antolatuta

Kalejira, kantu-afaria, 'Never'en kontzertua,... izango dira zapatuan

Korrika hurrengo zapatu eta domeka arteko goizaldean helduko zaigu (apirilaren 13 eta 14aren artean). Zapatuan, giroa berotzen joateko, hainbat ekitaldi ospatuko dira herrian.

595.Korrika.Eguna.19.Kartela.KORRIKA-BATZORDEA (id: 6854365)


Kartela: Korrika Batzordea / Bideoak: Never Surrender eta Korrika / Portadako argazkia: MB Artxiboa / 2019ko apirilak 4, osteguna

 

Zapatuan, apirilaren 13an, jai giroa izango da Arrasateko erdialdeko kaleetan eguerditik, hain zuzen, herriko erraldoi, kiliki eta gaiteroen kalejirarekin.


Arratsaldean ere zer ospatua izango da: 17.00etan Korrikaraokean parte hartzeko aukera izango da Seber Altuben, Txatxilipurdiko lagunek animatuta eta lagunduta.


Arratsaldeko 19:00etan dantza-kalejira hasiko da Txikitxu-Arrostaitzek, Lore Gazteek, trikitilariek eta txistulariek giroturik.


Ondoren, Korrikarako indarrak hartzeko, kantu-afaria ospatuko da Txalaparta elkartean (Ferixalekuan). SUDCeko lagunek parte hartu dute otorduaren prestaketan, eta txartelak jada erosgai daude Monte, Kajoi eta Jaizalen.

 

Kantu ugari ere egingo da gau horretan Gaztetxean, 22:00etatik hasita, Never Surrender arrasatearren eta Batec kataluniarren kontzertuan. Sarrera 3 euro.
 

Handik ordu batzuetara, euskararen aldeko korrikaldi erraldoia Arrasatera iritsiko zaigu: Aramaiotik helduko da goizaldeko 03:52ean. Gero eta gutxiago falta da!


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE