Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
''Abertzaleak euren planeta foralean bizi dira''

Odon Elorzak (PSOE) botoa 'azokatxoan' eskatu du

Estatu mailako hauteskundeei begira, PSEko hainbat ordezkarik kanpaina egin dute gaur goizean. Esan dutenez, "eskumei aurre egiteko kapaz den alderdi bakarra PSOE da".

595.Hautesk.Estat.19.Elorza.PSE (id: 6787969)


Argazkia: PSE / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko apirilak 12, ostirala


Espainiako Kongresurako hautagai Odon Elorza Arrasaten izan da gaurkoan, hauteskunde kanpainaurrean baitan.


Bere hitzetan, "eskumei" aurre egiteko kapaz den alderdi "bakarra" PSOE da. Adierazi du herritarrak "mobilizatu" egin behar direla  "Pedro Sanchezen aldeko botoa eskatuz".


Elorza 'azokatxoan' izan da Maria Jose Telleriarekin batera (PSEko Deba-Urolatik Batzar Nagusietarako hautagai), Rafaela Romero legebiltzarkidearekin, Oscar Garcia Horrillo zinegotziarekin,...


PSOEk azpimarratu duenez, Pedro Sanchezen gobernuak "9 hilabetetan eskubide sozialen eta askatasun espazioen berreskuratzea posibilitatu ditu".


Elorzaren esanetan, euskal abertzaleek "nahiago dute euren planeta foralean bizitzea, Europako eta munduko XXI. mendeko arazo larriei bizkar emanda".

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE