Abuztuaren erditik aurrera eguna moztu eta euliak zorroztu

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
2013-16rako, “balio erantsiko enplegua sortzeko”

Mondragon-eko Kongresuak finkatu du erronka nagusia: Enpresa-sarea eraldatzea

Mondragon Korporazioak gaur arratsaldean hartu du erabaki hori, Amaia Udal Antzokian, konpromisarioek onartu baitute “2013-2016 Politika Sozioenpresariala” dokumentua.

595.Mondragon.Kongres.11.A.jpg (id: 6728715)

 


Testua:Gontzal Landa Herbias / Argazkiak: Korporazioa eta G.L.H. /

2011-ko irailak 28, asteazkena


Mondragon Korporazioaren 2011ko Kongresua egin da gaur arratsaldean Amaia Udal Antzokian.

 

Bertara 650 konpromisario izan dira deituak, hain zuzen, taldeko kooperatiba guztiak ordezkatzeko.

 

Kongresuaren zeregina izan da irizpideak eta ildoak finkatzea, Mondragon Taldeak aurrera egin dezan.

 

Aurten dokumentu bat onartu da: “2013-2016 Politika Sozioenpresariala”. Izenak dioen bezala, dokumentuak jasotzen ditu Korporazioaren bisioa, erronka eta oinarrizko enpresa jarduera.

 

595.Mondrag.Kongres.11.KORP.jpg (id: 4782390)

Dokumentu oso garrantzitsua da, kooperatiben plan estrategikoak lantzeko abiapuntua delako. Bertan erronka nagusia laburbiltzen da: “Gure enpresa-sarea eraldatzea” hain justu “balio erantsiko enplegua sortzeko”. Balizko eraldaketa horrek ondorengoak exijitzen ditu: 

 

Negozioen kokapen lehiakorra hobetzea, pertsonen konpromisoa eta nortasun kooperatiboa indartzea, eta negozio errentagarriak eta iraunkorrak dituen enpresa talde bat izatea, balio erantsiko enplegua sortzeko”.

 

Baina nola lortu erronka ekonomiko-sozial hori? Mondragon-en azterketaren arabera, bost jarduera hauekin:

- Dimentsionamendua eta Nazioartekotzea, merkatu globalean dimentsio egokia eta lehiakorra bilatzeko.

 

- Berrikuntza, Sustapenarekin eta Ezagutzarekin batera, negozio ereduak etengabe berritu ahal izateko eta etorkizuneko sektoreetan jarduerak sustatzeko.

 

- Elkarren arteko lankidetza, kooperatiben artean eta kanpoko aliatuekin, merkatuaren aukera optimizatzeko eta irtenbide integralak eta balio erantsi handiko prestazioak eskaintzeko.

 

- Konpromisoa eta nortasun kooperatiboa, nortasun ezaugarri kooperatiboak indartuz, gure Balio eta Printzipioekin eta Gestio Ereduarekin bat etorriko diren jarrera eta portaeretan adierazita.

Erronka horrek ze eskatuko ditu? “Besteak beste, negozioen dimentsioa merkatu globalera egokitzea, gorabidean dauden merkatuetara orientatzea, aliantza estrategikoen garapen posiblea, hazteko aukera gutxien duten jarduerak birbideratzea, eta irmotasunez proiektu integral korporatiboak garatzearen alde egitea”.

 

Korporazioak markatu duenez, hemendik aurrera, gestio-ildo horietarantz orientatu beharko da 2012ko Gestio Plana. Hortaz gain, kooperatibek datorren urtean hausnarketak egin beharko dituzte, 2013-2016rako Plan Estrategikoak definitzeko eta dagozkien Gestio Planak hedatzeko.

 

 



Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE