Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Magali Murumendiarazen aldeko boletoak salgai

Neskatila honek 5 urte ditu, eta jaiotzatik burmuinean kalteak ditu. Tratamendua oso garestia da. Bere familiak laguntza eskatzen du.

140.Magali.Muruamend.FAMILI (id: 922597)

 

Mondraberri / Argazkia: Familia / 2011-ko otsailak 9, asteazkena

 

Magali Muruamendiaraz Bergarako neskatila bat da, 5 urte dituena, eta burmuinean jaiotzatiko kalteak dituena. %90eko minusbalia du, eta abuztuaren bukaeraz geroztik Galizian dago, Foltra izeneko osasun zentruan, tratamentua jasotzen.

Tratamendua oso garestia denez, Magali Muruamendiarazen tratamendua diruz ordaindu ahal izateko boletoak jarriko dira salgai urtarrilaren 29an.

 

 

Boletoetan ondorengo sariak zozketatuko dira:

- 2 pertsonarentzako gau bateko egonaldia (gosaria barne) hotelean. Emailea: Barceló bidaiak (Bergara).

 

- Baserri turismoko etxe batean 2 pertsonarentzat gau bateko egonaldia (gosaria barne). Emailea: Barceló bidaiak (Bergara).

 

- Week-End Plan-eko 2 taloi, bakoitza 50€ko balioarekin. Emailea: Ecuador bidaiak (Bergara).

 

- Tartufo jatetxean 2 pertsonarentzako afaria. Emailea: Tartufo jatetxea.

 

- Agorrosin tabernan 2 pertsonarentzako afaria. Emailea: Agorrosin taberna.

Era berean, laguntza eskaini du boletoak ateratzeko orduan Imprespal inprentak ere. Boleto bakoitza euro baten salduko da. Boletoak ondorengo tokietan egongo dira saltzen:

- Imprespal inprenta
- Barceló bidaiak
- Ecuador bidaiak
- Bule taberna
- Bergarako kultura etxea
- Leturia harategia
- Bolintxo okindegia
- Ariznoa taberna
- Iratxo mertzeria
- Ganbara taberna
- Egon taberna
- Café Bergara (Lasa zaharra)
- Agorrosin tabernan

Familiakoak saiatuko dira boletoak toki gehiagotan ere salgai jartzen, eta partikularrek ere salduko dituzte.

Era berean, jaialdi bat prestatzen ere ari dira Magaliren alde, dirua ateratzeko. Bergaran egingo da jaialdia, baina oraindik ez dute eguna zehaztu.

Familiak eskerrak eman nahi dizkie Magaliren aldeko ekimen honetan eskua luzatu dieten kolaboratzaile eta laguntzaile guztiei.

Boletoen zozketa maiatzaren 7an egingo da 13:00etan San Martin plazan.

 

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE