Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hezkuntzak, ekintzailetzak eta enpresak bat egiteko gunea
Garaia Parke Teknologikoak “Garaia-lan” egitasmoa aurkeztu du
GARAIA-LAN aspaldi honetan egindako apustu garrantzitsuaren ondorioetako bat da, Arrasateko Parke Teknologikoa hezkuntzaren eta enpresaren arteko lankidetzarako gune izateko.

 (id: 6565509)Testua eta argazkia: Garaia Parke Teknologikoa. 2019ko irailak 4, asteazkena.

 

Garaia Parke Teknologikoa ekintzailetza, giza eta gizarte balio argiak dituen proiektua da. Barne lankidetza eta berrikuntza bultzatzeko topagune bihurtzeko helburuarekin sortu zen.

 

GARAIA-LAN proiektuak hiru helburu garbi ditu. Alde batetik, enpresen lehiakortasuna handitzea, denboran zehar iraunkorrak izan daitezen; beste alde batetik, inguruneko jarduera ekonomikoa dibertsifikatzen lagunduko duten sektoreetan enpresa berriak sortzea; eta, azkenik, kalitatezko enplegu iraunkorra sortzea, etorkizunak ‒dagoeneko orainaldi bihurtua‒ mahai gainean jarri dituen joera eta eskaera berrietara egokituz.

Helburu horiek lortzeko, GARAIA-LAN jarri dugu martxan, coworking eta lankidetza proiektu bat, non elkarrekin egongo diren unibertsitateko ikasleak (MU-MGEP), Parke Teknologikoan dauden enpresak eta kanpotik datozen baina inguruko enpresekin lankidetzan diharduten bestelako profesional batzuk.

 

Garaia-Lan espazio fisiko bat baino askoz ere gehiago da. Ezagutza partekatzeko gunea da, loturak sortzekoa, ekosistema aberats eta garapen etengabekoa eratzeko gunea, non ahalik eta etekin handiena aterako zaien inguruko enpresen arteko sinergiei, kanpotik datozenei eta unibertsitatetik ateratzen den talentuari.

 

 

 

Garaia Lan

 

GARAIAn,Coworking-a lan egiteko modu berritzailetzat hartzen dugu, espazio fisiko bat partekatzen duten sektore eta diziplina desberdinetako pertsonekin,  non proiektuen arteko lankidetza sustatzen baita, baliabideak eta ideiak konektatuz.

 

Lanerako gune erreal bat, oso azpiegitura lehiakor batekin, berrikuntzaren erdigune geografikoan, Debagoieneko enpresa garapen teknologikoarekin, unean uneko enpresa eta profesionalik kualifikatuenez inguratuta, ekintzaletzan aritzeko eta enpresa proiektuak garatu ahal izateko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE