Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gizartea
Etorkinak integratzeko proiektua garatzen dihardute Batxilergoko ikasleek
Gaztelupe guneko lehen batxilergoko ikasleek ikerketa gauzatu eta gaiaren inguruko kartela argitaratu dute.

Testua eta argazkia: Ane Arrizabalaga Zubia / 2017ko azaroak 22, asteazkena

Lehenengo batxilergoko ikasleak gara eta etorriberriak gure gizartean eta Ikastolan integratzeko proiektu bat burutzen gabiltza. Gure bukaerako produktua saltzeko eta zabaltzeko zure laguntzaren beharrean gaude.

Proiektu honetan, ikerketa bat garatu behar izan dugu. Ikerketa horretan ateratako ondorioa, etorriberriak Ikastolan integratuta ez daudela izan da. Hori dela eta, egoera hori konpontze aldera, gaur egungo egoera islatzen duen kartel bat egin dugu. Poster horren helburua, kultura desberdinen artean dagoen barrera apurtzeko mezua helaraztea da hartzaileari. Izan ere, ate hori lotzen duen kataia mozten saiatzen ari dira. Arrazoi berdinagatik, “IREKI ITZAZU ATEAK” izenburua jarri diogu kartelari. Gainera, sare-sozialetan arazo honi lotutako jarrerak ikusiz gero, honako etiketa, hau da, “hashtag” hau ikusleak jartzera gonbidatzea. #irekiateak

Argi dago arazo hau lehen bai lehen konpondu beharra dagoela. Herritar asko arazo honetaz jabetzea da gure helburua.

 (id: 6631392)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE