Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Etorkizuna zu zara!

Gure Esku Dagok ekainaren 10eko Giza Katea aurkeztu du

 (id: 6537514)Testua, bideoa eta argazkiak: Marijo Simon. Testua eta bideoak: Gure Esku Dago. 2018ko martxoak 13, asteartea.


Hiru fase izango ditu Herritarron Itunak. Lehenengo fasea Hego Euskal Herriko hiriburuetan dagoeneko garatu dituzten mahai inguruak. 2019 arrazoien bilketa abiapuntua izango dira.


Bigarren fasean, Arrasaten, beste herri eta auzoetan bezala, mintegi irekia antolatzen ari dira. Martxoaren 24an izango da, larunbatean, eta norberak interesa duen arloetan erabakitzeko eskubidearen aldeko arrazoiak emango ditu.


Hirugarren fasean berriz, herriz herri eta eskualdez eskualde bildutako arrazoi guztiak plazaratzeko eguna izango da ekainaren 10a.Egun horretan herritarrak kalera irtengo dira antolatu den Giza katean parte hartzeko. Donostiatik abiatu, Bilbotik pasa, eta Gasteizen amaituko den giza katea, 201,9 kilometroetan, plazaratuko dituzte milaka herritarren erabakitzeko arrazoiak.  


Igor Dorronsoro GEDko kideak giza katearen antolakuntzaren xehetasunak azaldu ditu. Aurten giza katea ez da Arrasatetik igaroko, parte hartu nahi dutenak Araba aldera joan beharko dira.  Guztira 3 kilometro osatu beharko dituzte arrasatearrek.


Autobusak antolatuko dira, eta aurretik izena eman beharko da GEDko webgunean edo elkartearen laguntzaileen bitartez. Izena emateko garaian 5€ ordaindu beharko dira, eta horren truke zapi bat banatuko da partaideen artean. Ekimena finantzatzeko kamisetak egongo dira salgai ere 10 eta 8 eurotan.


GEDko ekitaldi nagusiak


Bukatzeko Bixente Elorzak Gure Esku Dagok azken urteotan antolatu dituen ekintzen laburpen bat egin du: Elkarteak 2013. urtean garatu zen, eta harrezkero lau ekimen nagusi egin ditu.


2014ko ekainaren 8an Durangotik Iruñera 123 kilometroko giza katea;  2015eko ekainaren 21ean Gure Esku Dagok erabakitze eskubidearen aldeko ekitaldi jendetsuak antolatu zituen Euskal Herriko 5 hiriburutan (Bilbon, Donostian, Gasteizen, Iruñean eta Baionan);  2016ko ekainaren 6an erabakitzeko eskubidearen alde 34 herrietan egin zituen herri-galdeketak;

Eta azkena, 2017ko maiatzen 27an Arrasaten “Erabakitzeko prest” lelopean burutu zen itun herritarra (Bilbon ekainaren 10ean egin zen).


Olerkiak eta musika ere izan dira gaurko ekitaldiaren protagonistak. Ainhoa Aranbarri abeslariak, Ibai Larunzak eta Joseba Herizek ekimena girotu dute.



Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE