Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Aritz Gordok txapeldunordea izatea lortu du

Harriet Arenazak Debagoieneko Squash Txapelketa irabazi du

Argazkia: AKE Squash / Testua: mondraberri.eus / 2019ko urriak 15, asteartea

 

Aurreko igandean, urriaren 13an, 2019ko Debagoieneko Squash Txapelketa jokatu zen, 12 jokalarirekin.


Goizeko 9:30ean hasi zen txapelketa Musakolako Kiroldegian, eta denera 25 partidu jokatu ziren. Hasieran 12 jokalariko txandarekin  hasi ziren, eta ondoren 6 jokalariko bi talde sortu zituzten: Koadro nagusiko taldea eta kontsolazioko taldea.


Kontsolazio partiduetan Joxe Gorosabel, Igor Ansoategi eta Pablo Moto ibili ziren nor baino nor,  Kontsolazioko txapelduna izateko. Joxe Gorosabelek 2 partidu irabazi zituen, eta berarentzat izan zen garaikurra. Igor Ansoategi txapeldunordea izan zen.


Txanda nagusiko 3 irabazleek ligaxka bat jokatu zuten: Harriet Arenaza, Borja Garcia eta Aritz Gordo lehiatu ziren, eta Harriet Arenazak lortu zuen txapelketa irabaztea. Aritz Gordok txapeldunordea izatea lortu zuen.


Txapelketaren ostean, sari banaketa Al-Andalus elkartearen egoitzan ospatu zuten,  kiroldegia 14:00etarako itxi zutelako. Gainera, kirol materiala eta urdaiazpiko ederra zozketatu zituzten, eta J. Ramon Ibarra izan zen saritua. Zorionak saridun guztiei!


"Ondoren lunch txiki bat egin genuen bertan, Squash kirolei buruzko zenbait gai aztertuz", azaldu du AKE Squash taldeko Iñaki Uribeetxeberriak.


"Txapelketaren balorazioa oso positiboa da - gehitu du -, nahiz eta nesken inskripzioen falta asko somatu genuen".

 

  1. Harriet Arenaza: txapelduna
  2. Aritz Gordo: txapeldunordea
  3. Borja Garcia
  4. Alain Gomez
  5. Javi Fernandez
  6. Xabi Gorosabel
  7. Joxe Gorosabel: txapelduna kontsolazio multzoan
  8. Igor Ansoategi: txapeldunordea multzoan
  9. Pablo Moto
  10. Marcelino Gonzalez
  11. Pedro Zalama
  12. Juan R. Ibarra

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE