Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Bergara Hiria udako torneoan

Mondrako mutilek penaltietan galdu dute UDAren aurka

Aurre-denboraldiko partidua izanda, taldeek erritmo falta somatu zuten. Markel Krespok egin zuen gure taldearen gola. Arauzko denbora banako berdinketaz bukatu zen.

500.Mondra.Berg.Torn.12.MON.jpg (id: 6594484)


Portadako eta goiko argazkiak: Mondra / Testua: MB / 2012-ko irailak 2, igandea

Mondrak parte hartu zuen atzo arratsaldean Bergara Hiria Torneoan, ohiturari eutsiz.

 

Lehen partiduan UDAren aurka jokatu zuen. Aurre-denboraldiko partidua zenez, igarri zen taldeari oraindik erritmoa falta zaiola.

Aretxabaletarrek izan zituzten gol-aukera argienak lehen zatian. Hala ere, atsedenaldira 0-0 markagailuarekin heldu zen.

Mondrako entrenatzaileak, "Lutxo" Iturrinok, bi aldaketa egin zituen atsedenaldian:

Markel Gonzalez eta Markel Krespo zelairatu zituen, Jon del Palacio eta Iker Lopezen ordez.

Handik gutxira Julen Zaitegi arrasatearrak aukera izan zuen, baina bere errematea gutxigatik kanpora joan zen.

Hala ere, Aretxabaletako taldeak partiduko lehen gola sartu zuen (Aitor Perez). Mondrak ez zuen amore eman eta Markel Krespok gola sartu zuen, banako markagailua jarriz.

Arauzko denbora berdinketarekin amaitu zen, eta beraz, penaltietara joan ziren.

Penaltietan aretxabaletarrak finago ibili ziren, eta Bergara Hiria Torneoko finalera sailkatu ziren.

Atzoko partidua baliagarria izan zen Mondrarentzat, denboraldia prestatzen jarraitzeko.

 

 



 


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE