Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Eskerrak eman dizkie ''nire lankideei'' adibidez

Ane Odriozola idazleak estatu mailako Circulo Rojo Saria irabazi du

Arrasateko BAZen lan egiten duen legazpiarrak 'El secreto de Gibola' eleberria idatzi du, eta atzo misterio kategoriaren garaikurra jaso zuen galan.

595.Sariarekin.ANE-ODRIOZOLA (id: 8718835)


Bideoa eta argazkia: Ane Odriozolak bidalita / Testua: Gontzal Landa Herbias / 2019ko otsailak 9, zapatua

 

Ane Odriozola Arrasateko BAZen lan egiten duen legazpiarra dugu. Bere lehen eleberria idatzi du, 'El secreto de Gibola' izenekoa, baita Circulo Rojoren bitartez argitaratu ere.

 

Misterioz beteriko eleberri beltz honek harrera oso ona izan du jendartean, eta estatu mailako Circulo Rojo argitaletxearen finalera sailkatu zen.

 

Atzo gauean Premios Circulo Rojo Lehiaketaren sari banaketa ospatu da Almeriako Roquetas de Mar udalerrian. Aipatzekoa da Anek soinean eraman duela Amaia Albes diseinatzaile arrasatearrak utzitako jantzi bat. 

 

Gala horretan, misterio kategoria saria ekitaldiaren azken partean banatu dute, eta ondorioz "luze egin zait gala urduri nengoelako", Anek azaldu berri digunez.

 

Hala ere, sufrimenduak bere saria izan du, eta aurkezleek jakitera eman dute txapelduna Ane dela. Horrela, Patricia Lopez aktorearen eta Circulo Rojoko zuzendari Alberto Cerezularen eskutik jaso du garaikurra.

 

Anek oso pozik jaso du, eta esker oneko hitzak izan ditu, besteak beste, "Arrasateko Udaleko nire lankideentzat". 

  

Galaren ostean baieztatu digunez, "ikaragarrizko ilusioa egin dit irabazteak", zorionak Ane!

 

Erlazionatutako elkarrizketak:

 

Ane Odriozolak 'El secreto de Gibola' eleberria argitaratu du 

2018ko abenduaren 19an argitaratutako elkarrizketa

 

Ane Odriozola finalista atera da CÍRCULO ROJO 2019 sarietan


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE