Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Programa KIMU BERRIk babestu du eta GAZTENPRESAk sustatu
MUk diziplinarteko ekintzailetzat bultzatzeko programaren sariak banatu ditu
Helburua da, ekintzaile proiektuak era praktiko eta diziplinartean egiten ikastea da. Horretarako, hainbat modulutan, aurre egin behar izan dizkiete ekintzailetzarrekin zerikusia duten hainbat erronkari.

 (id: 6511430)Testua eta argazkia: Mondragon Unibertsitatea. 2019ko ekainak 28, ostirala.

 

Mondragon Unibertsitateak Changemaker Lab izeneko programaren lehen edizioko proiektu irabazlea jada aukeratu du. Programa hau orain sei hilabete jarri zen martxan unibertsitateko fakultate desberdinetako ikasleen partaidetzarekin eta bere helburua, era praktikoak ekiten ikastea izan da. Proiektu irabazlea, Mondragon Unibertsitateko fakultate desberdinetako 7 ikaslek garatu dute. Proposamen hau, sormena eta komunikazioa oinarritzat hartuta, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa garatzeko joko bat da. Saria 1000 eurokoa izan da.

 

Guztira, lehenengo edizio honetarako, 18 ikasle hautatu ziren. Change maker-ak izan dira, aldaketaren bultzatzaileak, alegia. Sei hilabetetan zehar, programak bere baitan jasotzen dituen sei moduluri egin behar izan diote aurre Mondragon Unibertsitateak fakultateak dituen hainbat kokapenetan (Oñati, Bilbo, Aretxabaleta, eta abar), azkena, Madrilen izan da. Talde ekintzaileen garapena eta bilakaera bultzatzea izango dute helburu, eta, horren ondorioz, enpresen sorrera sustatzea.

 

Ekimena MTA (Mondragon Team Academy, Mondragon Unibertsitateko nazioarteko ekintzailetzar-sarea) metodologian dago oinarrituta. Prestakuntza-prozesu berritzailea proposatzen du, horren ardatzak honako hauek izanik: ikasleak beraiek (change maker-ak), mentore edo entrenatzaileak (ez irakasleak), diziplinarteko esparruak (ez ikasgelak) eta benetako erronkak (ez ikasgaiak). Ekimena KIMU BERRIk babestua eta GAZTENPRESAk sustatua agoa.

 

Proiektu irabazlea, gaur egungo hezkuntzan dagoen sormen, komunikazio, heziketa sexual eta adimen emozional falta arintzera bideratuta dago. Horretarako, gazte hauek, jolas bat diseinatu dute non, sormena eta komunikazioa oinarritzat hartuta, heziketa sexuala, adimen emozionala eta pentsamendu kritikoa lantzen duten. Proiektuaren egileak izan dira Marina Gonzalez, Aitziber Jimenez, Ane Nafarrate, Lide Rubio, Iria Simancas, Jone Treviño eta Mario Garcia.

 

Bigarren proiektua, 600 euroko sariarekin, GURE izan da. Kasu honetan, botila tolesgarri, erabilerraz eta ekojasangarria proposatu da. Nazio Batuak proposatzen duten Garapen Jasangarrirako Helburuetako bati erantzuten dio eta kontsumo era eta ekoizpen arduratsuetan zentratzen da.

 

Change Makers Lab

 

Ekimenak bi ezaugarri nagusi ditu: diziplinartekotasuna, parte-hartzaileak zenbait jakintza-arlotakoak baitira, eta kokapen-aniztasuna, Mondragon Unibertsitateko fakultateak konektatzeko aukera emango duena.

 

Programak sei modulu ditu. Bootcamp formatua izan dute; hau da, tailer trinkoak izan dira, egun batekoak edo egun eta erdikoak. Haietan, gaian adituak direnen eskutik, teoria eta jarduerak landu dituzte ikasleek, proiektuetan erabiltzeko. Gainera, modulu bakoitza hasi aurretik, lan bat egin behar izan dute: erronkak gainditu, irakurri, ikertu, talde-lanean aritu… Parte-hartzaileek benetako proiektuak landu dituzte, tailer trinkoetan (bootcamp), enpresak bisitatu dituzte, ekitaldietara joan dira, eta beste ekimen batzuen artean, pitching aurkezpen-motaren funtzionamendua ere ikusi dute.

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE