Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[TESTUA: GURE ESKU DAGO]

Klik Eguna ospatuko da zapatuan giza katean 1.500 herritar batzeko

Ekainaren 10ean, Giza Katea egingo da Euskal Herrian, arrasatearren parte-hartzearekin. Ekimenari bultzada emateko, zapatu honetan Arrasaten musika, dantza, saiheskia, edatekoak,... izango dira.

595.Gure.Esku.Dago.Castellers.Herriko.plazan (id: 6933704)


BEHEKO TESTUA: GURE ESKU DAGO / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko maiatzak 16, asteazkena


Ekainaren 10ean ospatuko dugun Giza Katera begira, motorrak berotzen joateko eta herritarrei azken bultzadatxoa emateko, Arrasateko GED taldeak, maiatzaren 19an, larunbata, KLIK EGUNA ospatuko du Arrasaten.


Hona hemen egitaraua:


- 10:45 Sanbamaiña batukada taldea alde zaharra girotzen.
- 11:00 Txosnaren irekiera. Talde guztiak Herriko Plazan eta Arrasateko GED taldekide baten bitartez ongi etorria guztiei eta ekimenaren hasiera.
- 11:30 Kale animazioa (musika edo dantza) erdi aldeko hainbat leku ezberdinetan batera.
- 13:00 Herriko Plazatik, alde zaharretik zehar, GIZA KATEA herrikoia.
- 13:30 Guztiok plazara ekimenari behar moduko amaiera emateko.
- 14:30 Ekimenaren amaiera: GURE ESKU DAGO ABESTIA.


* Arrasatearrek martxoan izandako mintegian landutako erabakitzeko arrazoiak ezagutzera emango ditugu.
* Txosnan, edatekoa eta saiheskia egongo da eta giza katean izena emateko eta kamisetak erosteko mahaiak ere izango dira bertan.

 

450.Klik.Eguna.Kartela.GURE.ESKU.DAGO (id: 6488176)


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE