Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Eskola kirolak Gipuzkoako Kirol egokituko federazioarekin elkarlanean

Kirol egokituko sentsibilizazio jardunaldia antolatuko da maiatzaren 25ean

LEK-en ikasturte amaierako jaialdi hau Biteri plazan ospatuko da datorren zapatuan. Urritasun egoera ezberdinak landuko dira eskola kiroleko jardunaldi honetan.

 

Testua eta bideoa: Leintz Eskola Kirola / Argazkia: MB artxiboa / 2019ko maiatzak 17, ostirala

 

2018-19 Ikasturteari amaiera emateko LEKeko AZKEN JAIA ospatuko dugu maiatzaren 25ean, larunbatean, Arrasaten eta Leintz Eskola Kiroleko ikasturte osoko ekintzetan izena emandako ikasleek hartuko dute parte.

 

Egitaraua honako hau izango da:

 

· 11:00etatik 12:30etara, Lehen Hezkuntzako 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta: GYNKANA JOLASAK Arrasateko Biteri  plazan hasita.

 

·11:15etatik 12:30etara, Lehen Hezkuntzako 3. eta 4. mailako ikasleei zuzenduta: KIROL EGOKITUA (erreleboak, gurpildun aulkian slaloma, itsuen harrapaketa, puzzlea, futbol garun paralisia) Arrasateko Biteri plazan.

 

·10:00etatik 11:00etara, Lehen Hezkuntzako 5. eta 6. eta DBH 1. eta 2. mailako ikasleei zuzenduta: KIROL EGOKITUA (erreleboak, gurpildun aulkian slaloma, itsuen harrapaketa, puzzlea, futbol garun paralisia) Biteri plazan eta 11:15-12:30 GINKANA Zaldibar frontoian.

 

·12:45etan Ekitaldi Nagusia: OPARIEN eta SUSTAPEN JARDUEREN ZOZKETA LEKeko ikasle guztien artean Biteri plazan.  (Amaiera 13:15 inguruan)

 

Eskola Kirolak, kirol egokitua lantzeko helburuarekin, jardunaldi hau antolatzen du Leintz bailarako neska mutilentzat. Kirol egokitua sustatzeko proposamena luzatu du aurten eskola kirolak Arrasaten, LH 3tik DBH2ra bitarteko eskola kiroleko ikasleek urritasun egoerak eta sentsazio berriak bizitzeko asmoz. Eskola kirola guztientzako izan beharko litzakeen arren, kontziente izan behar gara antolatzaile zein ikasleak errealitate ezberdinak badirela. Hau bultzatzeko eta ikasleek errealitate ezberdinak ezagutzeko, urritasun egoera ezberdinak landuko diren eskola kiroleko jardunaldia antolatuko da.


SAIOAREN HELBURUA

 

Ikasleek, gizartean elkarrekin bizikidetzan dauden urritasun mota ezberdinak ezagutzea, bizitzea eta ulertzen saiatzea.


- Kirol egokitua zer den eta badagoela ezagutzea.


- Errealitate eta egoera ezberdinez jabetzea.


- Urritasunen egoeran jarriz esperientzia bizitzea.

 

 

TRASMITITU DITZAKEGUN MEZUAK:

  • OROKORRAK:

- Urritasun egoeran daudenen parte hartzea lagundu behar da.


- Errespetua eta bizikidetasuna beharrezkoak dira.


- “Urritasuna” baino, gaitasun ezberdinak daude. Helburua, bakoitzaren gaitasunak
lantzea da.

- kirola egitea gustatzen zaigu eta zorionekoak gara egunero guri gehien gustatzen
zaigun jarduera praktikatu dezakegulako.


Guztion artean kirola praktikatzeko zailtasunak dituzten neska-mutilak animatu eta haiekin parte-hartzera animatu gaitezke!!


PRAKTIKATUKO DIREN JOLASAK:


1- GUNEA: Erreleboak rol ezberdinetan


2- GUENA: Itsuen harrapaketa


3- GUNEA: Gurpildun aulkiko slaloma


4- GUNEA: Puzzlea


5- GUNEA: Futbol garun paralisia


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE