Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
[Argazkiak: Arrasate Atletiko Taldetik]

Istar Dapenak Gipuzkoako errekorra hautsi du pertika-jauzian

595.Istar.Gipuzk.Errekor.19.ATLETIKO-TALDEA (id: 2129876)


ARGAZKIAK: ARRASATE ATLETIKO TALDETIK. Testua: Marijo Simón. 2019ko ekainak 16, igandean.

 

Sorian lehiatutako Espainiako Kluben Arteko txapelketan, Istar Dapenak pertika-jauzian Gipuzkoako errekorra hautsi du, 5,40 metroko jauziarekin.  Denboraldi ezin hobea egiten ari da arrasatearra, eta hautsi duen bigarren errekorra da jadanik. Bestalde, Eneko Carrascalek jauzi hirukoitzean 15 metroko jauzia egin du txapelketa 4. postuan bukatuz. Ibai Fernandezek berriz, 5. postua eskuratu du 4x100 metroko lasterketan.

 

Ez dira asteburuan lehiatu diren arrasatear bakarrak Espainiako Kluben Arteko txapelketan. Zaragozan Maialen Axpek 4,40 metroko jauzia egin du pertika-jauzian 2. postua lortuz. Madrilen berriz, Malen Ruiz de Azuak jauzi hirukoitzean bigarren postuan bukatu du txapelketan 11,77 metroko markarekin. Bukatzeko, Aitor Uranga 100 metroko lasterketan aritu da Huescan 11,13 segundoko denborarekin.

 

Partaidetza libreko probak

 

Ekainaren 18an, asteartea, partaidetza libreko probak izango dira berriz Mojategin. Oraingoan pertika-jauziko eta pisu jaurtiketako probak egingo dira. Malen Ruiz de Azua izango da partaideen artean.


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE