Penaren karameloa, esperantza.

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
"Konponbide garaia da, preso gaixoak kalera"
Gernikako Akordioaren ekitaldi arrakastatsua izan da gaur, zapatua, Bilboko Euskadi plazan. Bertan, besteak beste, Iosu Uribetxebarria preso arrasatearra askatzea eskatu dute.

MONDRABERRI / Argazakiak:  Herrira / 2012ko abuztuak 18, zapatua


 

Bero sargoriari aurre eginez, gaur eguerdian jende dezente gerturatu da Bilboko Euskadi Plazara. Bertan, Gernikako Akordioak deituta, “Konponbide garaia da, preso gaixoa kalera” lelopean ekitaldi nazionala ospatu da. Josu Murgiak eta Sonia Gonzalezek hartu dute hitza Gernikako Akordioaren izenean, eta ekitaldiaren amaieran Donostia Ospitalean dagoen Iosu Uribetxebarriaren askatasunaren alde gose greban dauden hamabi herritarrak oholtza gainera igo dira. Euren izenean, Fran Baldak eta Jon Garaik hartu dute hitza, eta Iosu eta gaixo dauden gainontzeko 13 euskal preso politikoen askatasuna aldarrikatu dute.

 

590 (id: 6470837)Gaur, zapatua, Bilbo ospatutako ekitaldia.

 

 


Ekitaldiaren gaineko gainontzeko argazkiak, hemen.


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE