Harreman erakundeak antolatuta, lau artisten koadroak zozketatuko dira: Rafa Zubiaga, Conchita Zarraoa, Valentin Arana eta Bingen de Pedro.

Testua: G.L.H. / Argazkia: MB Artxiboa / 2011-ko azaroak 14, astelehenaHarrera ona izan zuen iaz eskualdeko artisten koadroen zozketak, zarzuelako emanaldietan. Harremanek (herri pobretuetako garapenean laguntzeko erakundeak) antolatu zuen ekimena.
Aurten ere Izaskun Murgia Elkarte Lirikoak erabaki du Harreman erakundearekin kolaboratzea, hain zuzen, iazko helburu berdina lortzeko.
Harremanek azpimarratzen duenez, “
kolaborazio garrantzitsu eta eskuzabal honek suposatzen du laguntza handi bat, herrialde pobretuetako pertsonen bizitza-baldintzak hobetzeko”.
Jasotako dirua bideratuko da Indiako Mumbai hiriko Ankur Umezurtz-Etxera. Baita Mundukidek Mozambiken aurrera eramaten dituen 4 proiektuetara ere. Harremanek horietan aktiboki kolaboratzen du.
Zozketa egingo da zarzuelako lau emanaldietan, hau da, azaroaren 18an, 19an, 26an eta 27an. Errifa bakoitzaren prezioa euro batekoa da.
Zozketa posible egiteko, eskualdeko artista batzuek musutruk eman dituzte euren obrak. Margolari hauek izan dira:
Rafa Zubiaga, Conchita Zarraoa, Valentin Arana eta Bingen de Pedro. Ohiko kolaboratzaileak dira Harremanekin. Baita Arrasateko eta eskualdeko beste margolari batzuk ere.
Harremanek zarzuelako ikus-entzule guztiak animatzen ditu errifa bat erostera. “
Euro 1ekin asko egin dezakegu. Inork ezin du denei lagundu, baina denok lagun diezaiokegu bati”.
Harremandenda.org
Zarzuelaren bloga
Erlazionatutako albistea:Zarzuelan Arrasateko lau artisten koadroak zozketatuko dira2010eko azaroaren 19an publikatutako albistea