Maritxu Kajoiri abesten: Iruñean San Fermini abesten zaio entzierroa baino lehen, eta Arrasaten Maritxuri.
Portaloitik: Orozko herriko Manzarbeitia ganadutegiko adardunek kementsu hasi dute bidea.
9:00etan, ohiturari eutsiz, irten dira kamioitik bigantxak, zezen plazarako bidean.
Korrikan Erdiko kaletik: Korrikalari hau entzierroan bigantxa batek zapaldu du, eta osasun zerbitzuek anbulantzian artatu behar izan dute. Ezer larririk ez.
Ziztu bizian egin dute adardunek ohiko bidea: Portaloia – Erdiko Kalea – Kanpatorpea – Zerkaosteta – Laubideko zezen plaza.
Ikusmin handia piztu du entzierroak. Gaur jende ugari egon da, adibidez Kanpatorpean.