Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Alberto, Rubén eta Juliánek irabazi dute

Bolo txapelketa eta barbakoa ospatu dira Santamainan

Argazkiak: Peña Bolística Arrasate / Testua: mondraberri.eus / 2019ko uztailak 14, igandea


Txapelketa irekiak jokatu ziren atzo Santamainako bolatokian, auzoko jaien barruan. Hiru lehiaketa izan ziren:


Beteranoen artean Julián García nagusitu zen, eta afizionatuen arteko txapelketan lehia oso estua izan zen, eta garailea zehazteko, aurreko txandako puntuak kontuan hartu behar izan ziren.


Txapelduna Alberto Hernández izan zen, eta txapeldunordea Javier Sánchez. Hirugarren txapelketa Rubén Sánchezek irabazi du. Zorionak sarituei!


Txapelketa hauek bi fasetan jokatu dira: kanporaketan jokalari onenak finalera sailkatu ziren, eta bigarren fasean lehia zuzenekoa izan zen.


Lehiaketak jokatu ondoren, talde antolatzaileak barbakoa prestatu zuen, eta bertaratu ziren pertsonen artean janari eta edari ugari banatu zituen.


Bolo taldeak eskerrak ematen dizkie "bertaratu ziren pertsona guztiei, eta Germán Sánchezi omenaldi bero bat egin nahi genioke, dagoeneko gure artean ez dagoena. Edonon dagoela, bere ohorez!".


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE