Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Lanpedusako Gurutzearen aurrean

Caritas-ek mundu hobeago bat eraikitzeko beharra azpimarratu du

Arrasateko Caritas-en egoitzan batu dira hainbat bolondres eta herritar errefuxiatuen alde lan egitearen ardura goraipatzeko.

 

 (id: 6384203)

 

Testua, argazkiak eta bideoa: mondraberri.eus / 2018ko martxoak 12, astelehena

 

Lanpedusako Gurutzea Gipuzkoako herrietan barrena garraiatzen dabiltza, eta gaurkoan Arrasatera ekarri dute egun osoko egitarauen baitan. 

 

Goizean Caritas-eko egoitza nagusian batu dira dozenaka lagun, elkarteko bolondresek egiten duten lana eta hainbat etorkinek bizi izan duten esperientziaz gehiago jakiteko.

 

Horacio Argarate San Juan Bautista Parrokiako parrokoak hartu du hitza lehenbizi, eta giza balore garrantzitsuenak gogora ekarri ditu mundu hobeago bat eraiki ahal izateko. 

 

Ondoren Caritas Elkarteko bolondres batek gogoeta luze-zabala egin du "Europan jaio garenok behar gehien daukaten pertsonen alde lan egiteko daukagun arduraren inguruan".

 

Jarraian gaur egun Arrasaten bizi diren hiru etorkinek euren jatorrizko herrialdetik alde egitearen zergatiak eta bizi esperientziak partekatu dituzte entzuleen aurrean.

 

Lanpedusako Gurutzea, Italiako irla honetara iritsitako patera baten arrastoekin egindako egurrezko ikurra, Aita Menniko ospitaleko harreran egongo da arratsaldeko 16:00ak arte. 17:00etan Aita Menniko elizara eramango dute, gaurko ekitaldiei jarraipena emateko. 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE