Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Etxeak alokatzeko edo erosteko izango dira

Zerrajeran lurpeko 199 aparkaleku egingo dira etxeak eraiki aurretik

Lurpeko parkinga 2019an eraikitzen hasiko da VISESA. EH Bilduk eskatu izan du lurpeko parkingak bi solairu izatea, baina Udal-gobernuak erantzun du, besteak beste, "alokairurako eraikinetan ez daudela hainbeste eskaera eta hainbeste beharrik".

595.Zerrajerako.Orubea.2018 (id: 9926582)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / Argazkia: MB Artxiboa / 2018ko azaroak 8, osteguna

 

Udal-gobernuak aurtengo maiatzean erabaki du hasiera batean onartzea Zerrajerako esparru bateko plan berezia, VISESAk sustaturik.

 

Esparru hori dago Txaeta kaleko "igerilekuan", eta ur-masa horrek urte hauetan garajeetan filtrazioak eragin ditu, arratoiak erakarri ditu, eltxoak,...

 

Udal-gobernuak onartutako plan bereziari EH Bilduk aurten hainbat alegazio aurkeztu dizkio, besteak beste, aurreikusitako "aparkaleku kopurua murrizten duelako, mugikortasun planean oinarritu barik".


Koalizioak eskatu du kontuan hartzea zona honek aparkalekuen beharra duela, ospitale inguruan kokaturik baitago.


Txaeta kalean bertan, lurpeko parking batean, badira 100 plaza inguru hutsik, erabiltzen ez direnak, eta hori "ez da etxe berrien obran dirua aurrezteko motibo erakabakigarria".


EH Bilduk gogora ekarri duenez, bertan eraikiko diren etxebizitza denak alokairurako izan behar dutela, Legelbitzarrak onartua baitu 2020rako diru publikoz egindako etxe guztiek errentarako izan behar dutelako.


Bestalde, VISESAk Udalari agiri bat idatzi zion, azalduz lurpeko parkingaren balizko bigarren solairu hori egiteak 2.841.373'93 euroko kostua izango lukeela.


Udal-gobernuak aurtengo uztailean EH Bilduren alegazioak ezeztatzea erabaki zuen, argudiatuz "alokairurako eraikinetan ez daudela hainbeste eskaera eta hainbeste behar".


Txaetako lurpeko parkingean hutsik dauden 100 bat aparkalekuei dagokienean, Udal-gobernuak adierazi du egoera hori "onargarria ez dela", eta Osakidetzako "arduradunekin harremanetan dabilela".


Udal-gobernuaren hitzetan, etxe berrietan lurpeko parkingak bigarren solairu bat eraiki behar izateak "ekar lezake VISESAk egindako planteamendua bertan behera geratzea".


Etxebizitza berrien erabilerari dagokionez, Udal-gobernuak erantzun du Plan Bereziak ez duela etxebizitzen "izaera" finkatzen, eta babes ofizialeko etxeak erosteko "eskaerak ere badaudela".


Udalbatzak herenegun erabaki zuen Zerrajerako partzela honen (JI-01 izeneko partzela) hiri antolamenduko plan bereziaren testu bateratua onartzea.


Udalak eta VISESAk aurten prentsaurreko batean iragarri dute eraikuntzako lehen fasean, lurren deskontaminazioa eta partzelen urbanizazioarekin batera, solairu bakarreko 199 aparkaleku egingo direla. Ondoren 3 bloke eraikiko dira, denera 114 etxebizitza izango dituztenak. Bigarren fasean, 70 etxebizitza gehiago egitekoak dira.


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE