Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urtarrilak 17, bi bisigu zozkatuko dira; otsailak 5, ostera, kilo bat angula
ANGULAK ETA BISIGUAK PILOTA TALDEAREN ZOZKETAN

30 (id: 659979)

 

Urtero bezala AGT Arrasate Pilota Taldeak, Eguren Arrandegiaren laguntzarekin, kilo bat angula eta bi bisiguen zozketa antolatu du aurten ere. Edizio honetan berritasun moduan, zozketak bi egun ezberdinetan egingo dira. Alde batetik, urtarrilak 17, San Anton eguna, bisigu bi zozkatuko dituzte parte hartzaileen artean. Bestalde eta ohikoa duten moduan, otsailak 5, Santa Ageda egunean, angula kilo baten zozketa egingo dute. Zenbaki saritua, egun horietako Once-ko azken lau zenbakiak izango dira. Bestalde, sariak jasotzeko epea 2011ko martxoaren 5ean amaituko da. Bukatzeko, Pilota Taldearen esku geratuko da sariak diruz trukatzearen aukera.

Txartel bakoitza euro baten jarriko dute salgai eta dagoeneko herriko taberna eta dendetan aurki daitezke. Txartel bakoitzean bi zenbakietara jokatzen da. Saltzen ez diren errifak otsailaren 1ean jasoko dira. Esan moduan, zenbaki sarituak Once zozketako azken lau zenbakiek izango dira.
 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE