Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Antzerkia

'Ergela' antzezlanak misterioa eta umorea uztartu ditu

Testua, argazkiak eta bideoa: Hasier Larrea / 2018ko otsailak 11, igandea

 

Sara Cozar eta Joseba Apaolazak psikologia proba bitxia eszenaratu dute Amaia Antzokian gaur arratsaldean. Kontratuak irakurri gabe sinatzeak ekarri ditzakeen ondorioez hausnarrarazi du obrak.

 

Varela jauna diru erraza irabazteko aurkeztu da psikologia proba batera, baina galdera sinple batzuk ziruditenak gainditzeko oztopo zail bilakatu zaizkio. Sara Cozarrek haragitzen duen test egileak kinka larrian jartzen du uneoro protagonista, tranpa eta trikimailu ugariz jositako galderak eginez.

 

Testaren helburua da gizakiak ergeltasunetik ateratzea, inteligenteago bilakatzea. Itxuraz ez hanka ez buru duen itaunketak ezkutuko mezu ugari erakusten dizkio ikusleari. Etengabeko elkarrizketa ardatz duen koktel misteriotsu honen haria askatuz doa kontakizunak aurrerantz egiten duen heinean, amaieran galdera guztiek erantzuna topatzen dutelarik.  

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE