Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udala: ''Susmagarri batzuk ditugu, ikerketa zabalik da''

Musakolako Jubilatuen Etxean lapurtu dute

Gaur goizaldean erreka ondoko leiho bat apurtuz sartu dira San Isidroko tabernan sartu dira, eta makina-txanponjalea behartu ondoren, barruan zegoen dirua ostu dute.

595.Lapurreta.Musakola.Jubilatuen.Etxean (id: 6587947)


Testua eta argazkiak: Gontzal Landa Herbias / 2019ko urriak 1, asteartea

 

Gaur goizaldean lapurrak San Isidroko plazako Jubilatuen Etxean sartu dira, erreka ondoko leiho bat puskatuz.

 

Barruan zeudela makina-txanponjalea behartu dute, eta barruan zegoen dirua lapurtu dute. Makinaren arduraduna gaur eguerdian makina konpontzen aritu da.

 

Zorionez kutxa erregistradorea hustua zuten lokaleko arduradunek, eta beraz bertatik ez dute ezer ostu. Tabernako arduradunak bere haserrea agertu du, orain direla 10 egun lapurreta saiakera bat jasan zuten:

 

Lapurrak lokalera sartu ziren eta telebista aparailua osten ahalegindu ziren baina ezin izan zuten euren helburua lortu.

 

595.Lapurreta.Musakola.Jubilatuen.Etxean2 (id: 6614741)

 

Udalak gaurko lapurretaren berri eman du gaur goizeko prentsaurrekoan: "Baditugu susmagarri batzuk eta Udaltzaingoak ikerketa zabalik dauka". Udalak azaldu du azken bi hilabeteetan Udaltzaingoak 810 egintza egin dituela eta 365 esku-hartze egin dituela.

 

Zehaztu du lapurreten ondorioz 4 atxiloketa egin dituela. Udalaren prentsaurrekoaren inguruko albistea prestatzen gabiltza.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE