Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
AGAKOk 26 urte

Seberoko azokak hasiera eman dio AGAKO egunari

Ibai Trebiño / 2017-04-01

Seberoko azokak hasiera eman dio AGAKOren 26. urteurrenaren jai handiari. Goizeko 10.30etatik aurrera, hainbat lagunek hartu dute parte Seber Altuben plazan antolaturiko ekintzetan. Eguraldia lagun izan ez duten arren, azokak hainbat artisauen lanak bildu ditu: belarritakoak, larruzko eskulanak, etabar.

Zentzu berean, Txatxilipurdi elkarteko lagunak haurrentzako hainbat joku eta eskulan burutzen aritu dira. Horrela, hainbat materialekin egindako amaraunak eta armiarmak egiten ibili dira bertara gerturatu diren umeak.

'Bizipoz poteuaren' ondoren, bazkari herrikoia ospatuko dute AGAKO sinpatizanteek. 18.30etan arratsaldeko poteoaren txanda izango da, Martintxo Arakama DJ tolosarrak lagunduta eta jaialdiari amaiera emateko,  Ziribulio Sound, Bad Sound System eta DJ Miau taldeek kontzertua eskainiko dute Gaztetxean. 
 

Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE