Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Leintz Bailarako ortuek parte hartu dezakete
Ortuen lehiaketa egongo da aurten ere Aretxabaletako Tomatearen astean
Sari bakarra banatuko da, ortuko tresneria erosteko 150€-ko bonoa. Irailaren 17a baino lehen eman beharko da izena lehiaketan parte hartzeko.

  (id: 6209708)

 

Testua: mondraberri.eus / Kartela: Debagoiena Turismoa / 2018ko abuztuak 2, osteguna

 

Aretxabaletako Tomatearen astea iraila amaieran ospatzen da eta hirugarren edizioa izango du aurten. Pasa den urtean bezala, Ortuen lehiaketa ospatuko da egitarauaren barruan. 

 

Bertan parte hartzeko, ortuaren jabeak Leintz Bailara barruan kokatuta (Arrasate, Aretxabaleta, Eskoriatza eta Leintz Gatzaga) izan beharko du bere lursaila. Epaileek ez dute kontutan hartuko ea ortua handia edo txikia den. Baratze-adituek edo udaletxeak izendatutako beste pertsona batzuk erabakiko dute saria nori eman. 

 

Irabazleak 150 euroko bonoa eskuratuko du, orturako tresneria edota osagarrietan inbertitzeko. 

 

Irailaren 17a baino lehen eman beharko da izena, bi modu hauetako baten bitartez: ARKUPE-ra joanda edota e-mail bat bidalita turismo@debagoiena.eus helbidera.

 

Saria irailaren 30ean banatuko da Aretxabaletako herriko plazan, eguerdiko 14:00etan. Nekazariok, animatu parte hartzera!!

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE