Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Udalaren oharrak: Makatzena, Ferixaleku, J.L. Iñarra eta Iberdrola
UDALAREN OHARRAK: MAKATZENA, FERIXALEKU, J.L. IÑARRA ETA IBERDROLA

Testua: Arrasateko Udala. 2018ko azaroak 20, asteartea.

 

MAKATZENA KALEA:

 

Ostegun honetan, azaroaren 22a, 10:00etatik 16:00etara Makatzena kalea moztu egingo da. Bide mozketa hori izango da argazkian gorriz adierazitako gunean eta igogailuetako lanak egiteko.

 

Ondorioz, denbora tarte horretan Makatzena kalea autoentzako norantz bikoitzeko kale bihurtuko da, eta herri busak ez du igoko goiko geralekura. Beraz, ostegun honetan 10:00etatik 16:00etara beheko geralekuan geratuko da herri busa.

 (id: 6168418)

 

FERIXALEKUKO IGOGAILUA:

 

Bestalde, Azaroaren 22an, eguena, Ferixalekuan goiko igogailua, Altamiratik Mesedetako ikastetxeraino doana, geldi egongo da egun osoan mantentze lanak direla eta.

 

J.L IÑARRA KALEA:

 

 Datorren ostegun eta ostiralean, azaroak 22 eta 23an, J.L. Iñarra kalean 14-16 zk.ien aurrean, bidea trafikora moztuta egongo da, garabiaren muntaketa lanei hasiera emateko (etxeetako teilatuen lanak – GOITU eraikuntzak). BUS urbanoaren zerbitzua ere ez da pasatuko. Trafiko mozketa adierazten diren seinaleak egongo dira:

 

 - San Frantziskozko  errotondatik J.L. Iñarra aldera.

- Makatzena-Obenerreka bidegurutzetik, J.L. Iñarra aldera.

 

IBERDROLAKO TORRETAK:

 

Bestetik,  Iberdrolako torretak (3) desmuntatzen hasiko dira abenduaren 3an, eta luzatuko dira abenduak 5ra arte.

 

Goian erantsita bidaltzen dizudan argazkian azaltzen den bezala, kotxeak erretiratu beharko dira -ZONA DE ACOPIOS- gunetik,  eta astelehenerako, abenduaren 3 an seinalatuta egongo da gunea aurreko ostegunetik.

 

40 edo 50 kotxe erretiratu beharko dira, eta komenigarria izango litzateke egun horietan gutxienez, ospitalera hurbiltzen den jendea garraio publikoa erabiltzea.

 

 

Aldez aurretik, barkatu sortutako eragozpenak.

 

 (id: 6195589)

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE