Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Sarrera bost eurotan erosi daiteke gaztetxean bertan.

Sharp Cut, Facta eta The Bobby`s taldeak bihar gaztetxean

Bihar ostirala, 22.00tik aurrera, Arrasateko Gaztetxean Sharp Cut talde alemaniarrak Europan zehar egiten ari den tourreko kontzertua eskainiko du Gaztetxean

Testua: Iker Murillo, 2019ko irailak 5, osteguna

 

Bihar ostirala, 22.00tik aurrera, Arrasateko Gaztetxean Sharp Cut talde alemaniarrak Europan zehar egiten ari den tourreko kontzertua eskainiko du Gaztetxean. Hauekin batera Facta arrasatearrak eta The Bobby´s errenteriarrak egongo dira eszenatokiaren gainean. Sarrera bost eurotan erosi daiteke gaztetxean bertan.

 

The Bobby´s Errenterian sortutako taldea da eta azkenengo urteetan beraien abestiak Euskadi osoan zehar aurkezteko aukera izan dute. Hauekin batera, Manolo Kabezabolo, Subversion X, Yakolev 42 edota Brigade Loco taldeak aritu dira zuzenean eszenatoki desberdinetan.

 

Facta (Women´s Revenge) arrasatearrak, talde gazteagoa da baina, hala ere, kontzertu borobilak eskaintzeko aukera izan dute azkenengo hilabetetan. Taldean emakumeak eta gizonak nahasten dira punk soinu klasikoei energia handia emanez. Aurreko abuztuan, Gasteizeko gazte karpan eskainitako kontzertuan, Perlata eta Sua taldeekin girotu zuten arabako kapitaleko jaiak. Internet bidez entzun daitekeen diska bakarra dute oraingoz.

 

(id: 6391479)

 

Sharp Cut alemaniarrak izango dira gauari agur esateko arduradunak. Lepizig-eko taldeak europan zehar diska berria aurkezten ari da eta hurrengo geldialdia Arrasateko Gaztetxean izango du bihar. Taldea, arrazismoa , matxismoa, transfobia, bifobia eta bestelako jarreren aurka agertzen da bai bere aurkezpeneko testuetan eta baita abesten dituzten abestietan. Taldearen azkenengo diska ‘Trouble from the streets’ du izena.




EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE