Testua: Gontzal Landa Herbias / Portadako eta goiko argazkia: G.L.H. /
2012-ko irailak 17, astelehena
Duela hilabete batzuk Udalak lehiaketara atera zuen Santa Marina auzoko jubilatu etxeko tabernaren gestioa.
Oraingo honetan Uribarri-Erguin auzoko jubilatu etxeko tabernaren txanda da. Beraz, lehiaketa publikoa egingo da.
Beraz, negozio hau gestionatu nahi duten herritarrek euren proposamenak aurkeztu beharko dituzte.
Orain arte gestioa 5 urterako zen, baina hemendik aurrera urtebeterako izango da.
Izan ere, krisiak ziurgabetasuna eragin du, eta zaila da ziurtatzea negozio bat datozen 5 urteetan gestionatu ahal izatea.
Hala ere, Udalak adierazi duen bezala “isilbidez beste urte batez luzatu ahal izango da, gehienez ere lau izan arte, beti ere aldeetako baten batek salatu ezean hori hiru hilabete lehenago”.
Lizitatzaileek garantia probisional bat jarri beharko dute, 1.200 eurokoa, Sektore Publikoko Kontratuen Legean adierazten den bezala.
Orain arteko gestoreak iragarri digu berak ere proposamena aurkeztuko duela.
Lehiaketa publikoa egingo da, eta irabazleak kontsezio administratibo erregimenean gestionatuko du jubilatu etxea. Lokalaren jabea Udala da.
Aurkeztu beharreko dokumentazioa [pantailaren behekaldeko dokumentuan]
Lehiaketaren berri gehiago emango da Gipuzkoako Aldizkari Ofizialean, seguruenik datorren astean. Ordutik hasita, interesatuek 15 egun izango dituzte proposamenak egiteko.
Herritarrentzako BAZ bulegoan (Maisu Arano kalean) aurkeztu beharko dira. Informazio gehiagorako: