Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 

Ander Rodriguez da Pello Urizarren ordezkoa Gasteizko Legebiltzarrean

Arrasatearrak beste arrasatearra ordezkatuko du EH Bilduko legebiltzarkide gisa Gasteizko Parlamentuan. Gaur bertan hartu du kargua Ander Rodriguezek, Gipuzkoako Foru Aldundian Gizarte Politikako diputatu ohiak.

500.Ander.Rodriguez (id: 6286329)


Testua: mondraberri.eus / Argazkia: MB Artxiboa / 2019ko irailak 10, asteartea


EH Bilduk ohar batean berri eman duenez, Ander Rodriguez Lejarza (Arrasate, 1982) izango da Pello Urizarren ordezkoa Gasteizko Legebiltzarrean. Gaur bertan hartu du kargua.


Rodriguezen ibilbide instituzionala 2003an hasi zen Arrasaten, zinegotzi bezala, 2015era bitartean. Batzarkide ere izan zen Gipuzkoako Batzar Nagusietan bi etapa ezberdinetan (2007-2011 eta 2017-2019 legegintzaldietan). 2011tik 2015era Gizarte Politikako diputatu bezala jardun zuen Gipuzkoako Foru Aldundian.


Prestakuntza akademikoari dagokionez, EH Bilduko legebiltzarkide berriak Historiako Gradua (EHU/UPV) dauka, masterra egin du Ikerketa Historiko, Artistiko eta Geografikorako Metodo eta Teknika Aurreratuei buruz, Analisi Geoespazialari buruzko Graduondoa dauka eta egun doktoretza-tesia egiten ari da: Teoria Ebolutiboaren Aplikazioa Transmisio Kulturalari Historiaurrean.


Pello Urizarrek aurtengo ekainean eman zuen dimisioa, EAko idazkari nagusi gisa eta kargu politiko guztiak utziko zituela iragarri zuen. Orduan azaldu zuen ziklo politiko baten bukaera iritsi zela, eta EH Bilduren proiektua jada egonkortuta zegoela.

 


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE