Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Tarta tematikoak modan jarri dira.
Fondant pastelak gogor sartu dira gure ospakizunetan
Azkenengo urteetan , ohikoa da dendetan Fondant tartak ikustea. Atzerritar askoren etorrerarekin gure artean holako gozogintza modan jarri da. Beraiekin ospakizun berriak ekarri dituzte, 15 urteko jaiak, joan zen asteburuko halloween, etab. Beste aldetik telebistan agertu diren programak zerikusi asko eduki dute boom honetan. "El rey de las tartas" programan Buddy Barbastro ikusten dugu izugarrizko tartak egiten.

 (id: 6071835)

Testua: Marijo Simón. Argazkiak: Pintrest eta ADK. 

 

Fondant plastilina moduko masa bat da, gehienetan jelatina, ura, glukosa, glizerina, gurina, azukrea eta esentziarekin egindakoa. Tartak eta pastelak estaltzeko eta apaintzeko erabiltzen da.

Gehienek uste dute fondantaren jaioterria Amerika dela, baina  Erresuma Batutik dator. Errenazimenduan  azukrea lortzea oso zaila zen , eta gozogileak fondant asmatu zuten pastelak apaintzeko. Azukarra  eta almendrak batuta zen oinarrizko formula, gure mazapanaren errezeta antzekoa .  Fondant hitza frantsesetik dator eta urtu esanahi du. Lehenengo Europatik zabaldu zen eta XX. eta XXI. mendean Estatu Batuetan boom handia izan du.

Fondanten abantaila manipulatzeko oso erraza dela da. Mila forma egin daitezke berarekin, eta kolore askotan aurkitu dezakegu. Ezkontzetan, bataioetan eta jaunartzetan ikusi dezakegu holako tartak. Urtebetetzeetan eta ezkongai-agurretan ere oso ospetsu egin dira.

 Ia supermerkatu guztietan aurkitu dezakegu fondant holako tartak prestatzeko. Koloretan eta zuria saltzen dute. Beste aukera bat tintarekin margotzea da. Aukera asko daude. Interneten ere web asko agertu dira gozogintza kreatiboa egiteko behar den guztia erosteko. Beste alde oso ugariak dira ere tutorialak holako tarta eta pastelak etxean egiteko.

Modan jarri diren cupcakes, cakepops eta apaindutako gailetak alde batera uzten ari dira betiko gozogintza. Batez ere umeen artean oso famatu egin dira nabarmen duten koloreengatik. Aurkitu dezakegu marrazki bizidunetan agertzen diren pertsonai guztiak holako pasteletan.  

Holakoetan hasteko kit basikoa honako hau izango litzateke:  arrabola bat, leuntzeko tresna, gailetako moldeak,  moldatzeko makilak eta nola ez irudimen asko.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE