Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Saskibaloia
Asteburua erabakigarria izango da Ointxe! taldearentzat
Alkideba Ointxek senior mailako lauko finala jokatuko du. Ointxe-Araskik berriz, Espainiako txapelketan parte hartuko du kadete mailan.

 (id: 104084)Testua: Marijo Simon. Argazkiak: Ointxe. 2018ko maiatzak 16, asteazkena.

 

ALKIDEBA OINTXE

 

Asteburuan jokatuko da gizonezkoen senior mailako lauko finala. Finalerdiak, Iturripen izango dira larunbatean. Finala berriz, Gasca kiroldegian  Donostian jokatuko da igandean arratsaldeko 20:00etan.

 

Ordutegiak:           

16:00etan Alkideba Ointxe - Zarautz Zast

18:00etan Alde Zaharra - Donosti Dolphins

 

Ointxe!-k finala ikustera Donostiara joateko autobusa jarriko du,  Alkideba Ointxe taldea sailkatzen bada. Autobusa, igandean, maiatzaren 20an, arratsaldeko 18:30ean aterako da Iturripetik. 2 euroko kostua izango du, eta joateko interesik dutenek  mezu bat bidali beharko  dute ointxe@ointxe.eus helbidera.

 

 (id: 131801)OINTXE-ARASKI

 

Bestalde kadete mailan, Ointxe-Araski taldeko neskek Espainiako txapelketa jokatuko dute Huelvan. Txapelketa maiatzaren 20tik 26ra bitartean lehiatuko da Aljaraquen, Huelvan eta Punta Umbrian.  Guztira 32 taldek hartuko dute parte 4 multzoetan. Finala maiatzaren 26an jokatuko da Aljaraquen.

 

 (id: 164362)

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE