Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Hainbatek egungo ikastetxea bisitatu dute

'Sanvi'ko 1977an jaiotako lagun ugari bazkaria ospatzen ari dira

595.Sanvi.1977an.jaioak.2018 (id: 6251524)


Testua eta argazkia: Gontzal Landa Herbias / 2018ko martxoak 10, zapatua


Iaz 1977an jaiotakoen kintada ospatu zen, baina San Viator ikastetxean (egungo Gaztelupen) ikasi zuten lagun gutxik parte hartu zuten kintada horretan.


Eztarriko arantza kentzeko asmoz, bazkari bat antolatu dute 1977an jaiotako eta 'Sanvin' ikasitako gela batek.


Ondorioz, gaur gelakide ugari elkartu egin dira, giro onean, eta hauetako batzuek parte hartu dute San Viatorrera egindako bisita batean.


Denera 25 bat ikaskide elkartu dira, eta aipatzekoa da euren tutorea ere, Esther Merino, ospakizunean parte hartzera animatu dela.


Bazkaria Arteaga jatetxean ospatzen ari dira, eta seguru parranda ez dela faltako. Ondo pasau lagunak!


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE