Ametsik gabeko bizia, izarrik gabeko gaua

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
   
Arrantzale bikaina dugu Arrasaten
Manuel Poyatos arrasatearrak 16 eta 13 kiloko bi arrain harrapatu ditu, astearte eta asteazkenean, Deban.
I.B.G. / Argazkiak:  Iñaki Viteri / 2012ko uztailak 12, osteguna

 

300 (id: 6148449)

 

Ziur asko egunotan bapo afaldu duela Manuel Poyatosek.  Izan ere, bere denbora librea arrantza egiteko aprobetxatzen duen arrasatear honek harrapaketa bikainak egin ditu aste honetan.  Astearte eta asteazkenean Deban izan zen Iñaki Viteri lagunarekin batera, eta, argazkian ikusten den bezala, pieza bikainak arrantzatu zituzten.

 

Harrapatutako bi arrainak arrano-berrugetak dira, gazteleraz “andeja” izenez ere ezagunak.  Asteartean arrantzatutako arrainak 16 kiloko pisua zuen, asteazkenekoak, berriz, 13.  Gauzak horrela, eta aurretik aipatu bezala, ziur asko egunotan bapo afaldu dutela Viteri eta Poyatosek.  Sukaldean arrantzan bezain abilak badira, etxekoak pozez txoratzen egongo dira.

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE