Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Euskadiko Txapelketa Absolutuan
Arrasateko atletek lau domina lortu dituzte Durangon
Eneko Carrascalek, Malen Ruiz de Azuak eta Istar Dapenak urrezko dominak eskuratu dituzte, eta Iñigo Uribarrenek zilarrezkoa.

 (id: 5095201)Testua: Marijo Simon. Argazkia: MB artxiboa. 2019ko uztailak 16, asteartea.

 

Arrasateko atletek lau domina eskuratu dituzte Durangon lehiatu diren Euskadiko Txapelketa Absolutuan. Eneko Carrascalek urrezko domina irabazi du jauzi hirukoitzean 15,82 metroko jauziarekin, bere marka pertsonala hautsiz. Proba berean, Iñigo Uribarrenek zilarrezko domina eskuratu du 15, 43 metroko jauziarekin.

 

 (id: 5128914)Pertika-jauzian berriz, Malen Ruiz de Azuak 4,25 metroko jauziarekin urrezko domina lortu du.  4,36 metroko altuera gainditzeko saiakera ere egin du arrasatearrak. Bestalde, Istar Dapenak 5,20ko jauziarekin, urrezko domina irabazi du. Gero 5,45 m-ko jauzia egiten ahalegindu da, bere Gipuzkoako errekorra (5,40m) hobetzeko.


Arrasate Kanpazar taldeko hiru atletak parte hartu dute ere txapelketan, Aitor Uranga 100 metrotan, eta Mikel Agirre eta Alain Egia luzera-jauzian marka apalak lortuz.

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE