Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Gaur aurkeztu dute Azoka Plazako marka-irudia
Gorka Muñoz diseinu ingeneritza ikasleak irabazi du Azoka Plazako marka-irudiarentzat Bagarak martxan jarri zuen lehiaketa. Irudi berria azokako karteletan, poltsa berrerabilgarrietan eta Arrasateko kaletan jarriko diren seinaletan ageriko da.

595 (id: 6042900)

 

Testua: Mikel Arregi Askasibar / Argazkia: MAA / 2013ko ekainaren 14a, eguakotxa



Azoka egunez egin duten agerraldian aurkeztu dute hemendik aurrera Arrasateko Azoka Plazako marka-irudia izango dena. Bagararen Gureztetu prozesuaren baitan martxan jarri zen irudi-markaren lehiaketa, Gorka Muñoz leioatarrak irabazi du. Lehiaketa honetara 29 lan aurkeztu ziren, eta hauetatik epaimahaiak bi aukeratu zituen finalera pasatzeko. Maiatzean  bi irudi hauek azokan bertan eta BAZen ikusgai izan dira, eta herritarrek bien artean gustokoena aukeratzeko aukera izan dute denbora tarte horretan. Azokan jarrita egon den hautestontzian 932 bozka jaso dira, eta Gorka Muñozen lanak denera 477 botu jaso ditu.


Gaurko ekitaldian Josebe Landaluze zinegotziak eta Bagarako arduradunek 1000 euroko saria eman diote irabazleari. Gorka Muñoz, Arrasaten diseinu ingeneritza ikasten dabilen 21 urteko leioarra da. Kazetarioi azaldu digunez bere irudiak azokak dituen hiru baloreak azpimarratu nahi ditu, lankidetza, konpromezua eta ekologia. Horregatik bere lanean eskutik helduta dauden bi pertsona ikusi daitezke, beraien azpian ortu bat ageri den bitartean.


Bagarako eta Udaleko arduradunek esan dutenez, litekeena da irudi berria uztailerako erabilgarri izatea. Ordutik aurrera marka-irudia, plazan banatuko diren poltsa berreralbilgarrietan ageriko da. Esan baita, azoka plazako sarreretan irudi honen errotuluak jarriko direla, eta berrikuntza moduan aipatu, azokaren norabidea adieraziko duten trafiko seinaleak ere jarriko direla herriako kaletan zehar.


Datorren uztailean Gureztatu prozesuak azokan egin behar duen saio irekirako irudia prest izatea espero dute beraz Bagarako lagunek. Saio honetan aurtengo ikasturtean zehar azoka biziberritzeko prozesuan egindako aurrerapenak azalduko dizkiete herritarrei. Azkenik jakin, irudia aukeratzeko prozesuan parte hartu duten herritarren artean azokan erosteko 5 eurotako baleak zozketatu dituztela gaur goizez. Guztira 20 herritarrei eman diete sari hau.

 

 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE