Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
557 parte hartzaile egon dira aurten

Monte tabernako Tourreko porra herrikoiaren sariak banatu dira

 Lehen hamar sailkatuek jaso dute saria. Irabazleak 6.684€ eraman ditu, bigarrenak 4.177€, hirugarrenak 2.088€ eta hurrengo zazpi puntuatzaile onenek 417€ bakoitzak.

 (id: 6124609)

 

Testua: mondraberri.eus / Argazkiak: Goiena.eus / 2018ko abuztuak 3, ostirala

 

Aurten hogeitazazpigarrenez antolatu da Frantziako Tourreko porra Monte tabernan. Jarraitzaile eta parte hartzaile ugari dituen apustu jokoa da, Arrasaten ez ezik inguruko herrietan ezaguna.

 

Edizio honetan 557 lagun inskribitu dira, eta kopuru handia dirudien arren, antolatzaileen esanetan, egon dira askoz jende gehiagok parte hartu duten edizioak ere. "1992tik daramagu torneo hau antolatzen, eta duela urte batzuk fama handia eskuratu zuen. Pentsa, 1200 petsona apuntatu ziren behin, asko Arrasate kanpokoak, eta normalean sariak ez ziren herrian gelditzen".

 

Ondorioz, duela bi urtetatik ez dute torneoa publizitatzen, ez egunkarietan ezta internet bidez ere. Modu honetan, hasierako esentzia herrikoia itzuli diote porrari, eta orain bai sariak herrian gelditzen dira sarri.

 

Eta ez edonolako sariak. Irabazleak, bederatzi laguneko taldeak, 6.664€ irabazi baititu, bigarrenak, Danel Garcia arrasatearrak, 4.177€ eta hirugarrenak, bilbotar batek, 2.088€. Hurrengo zazpi sailkatuentzat 417€ko eskupekoak banatu dira.

 

Anekdota bezala, porra antolatu den 27 urte hauetan ez dira arauak behin ere aldatu, ezta jarri beharreko diru kantitatea ere ez: lehen 5.000 pezeta jartzen ziren, eta orain 30€.

 

Frantziako Tourraz gain, Italiako Giroko porra ere jokatzen dute txirrindularitza jarraitzen duten zaleek, eta garai batean Espainiako Itzulia ere jokatzen zen. 

 

 


Galeria de fotos

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE