Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Urteurrenaren ospakizun ofiziala Bilbon egin da

Eroskik 50 urte egin ditu, bankarekin duen zorra berregituratuta

Bankuekin 1.540 milioi euroko zorra dauka, eta zorra birfinantzatzea lortu du. Halere, Agustin Markaide lehendakariak atzo adierazi zuen kooperatiba "errentagarria" dela, eta "indartsu" dagoela.
595.Eroski.50.urteurrena.FOKU-ARITZ-LOIOLA (id: 6481142)

Argazkia: Aritz Loiola (Foku) / Testua: mondraberri.eus / 2019ko martxaoak 13, asteazkena
 
50. urteurreneko ospakizun ofiziala Bilbon egin da bart, Azkuna zentroan, eta bertan Agustin Markaide enpresako lehendakaria aritu da.
 
Bertan izan dira ere Iñigo Urkullu EAEko lehendakaria, Arantxa Tapia EAEko Ekonomia sailburua eta Iñigo Ucin Mondragon Korporazioko lehendakaria, besteak beste.
 
Eroski mende erdia bete du bankuekin 1.540 milioi euroko zorra duela, eta aurreko astean jakitera eman zuenez, bankuekin zorra birfinantzatzeko akordioa lortu du.
Negoziaketak "urter eta erdi" iraun dute, eta hitzarmen lortzeko epea ekainean agortuko zen.
 
Arrasaten sortutako kooperatibak zorretan dago Santander, BBVA, Caixabank, Sabadell eta Bankiarekin, besteak beste. Horrek suposatzen du zorraren %75a.
 
Balore Merkatuaren Batzorde Nazionalari jakinarazitako akordioaren arabera, zorra bi tartetan egituratuko dute. Alde batetik, 1.000 milioi euro inguru amortizatzeko 5 urteko epea izango du Eroskik, + % 2,5eko interes-tasarekin (Euribor).
 
Bestetik, beste 540 milioi euroko tartea amortizatzeko 8 urte izango ditu, % 0,5eko interes-tasarekin. Eroskik 2024ko uztailaren 31ra arte izango du zorra ordaintzeko epea.
Bestalde, hitzarmen berberak Eroski taldeko lerro operatiboak berritzea jasotzen du: 372 milioi euro.
 
Azkenik, Eroski talde negozio-alorretan berrantolatzeko asmoa du "taldearen emaitzak eta baliabideak optimizatzeko".
 
Agustin Markaidek bart urtebetetzean baieztatu du Eroskik zailtasun "garai luzea" bizi duela, baina egun "errentagarria" dela, eta "indartsu" dagoela.
 
Lehendakariak hitzeman du oinarrizko ereduari eutsiko diola: "herrialde batentzat garrantzitsua da lekuan bertan sustraitutako enpresak edukitzea, finantza merkatuen arabera kudeatutako enpresek arrisku asko dakartzatelako".
 
 

EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE