Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
Abenduaren 25ean lehen kontzertua eman zuten

Perlata talde berriak indartsu ekin dio bide musikalari

Maialen, Jaione, Ane eta Ander arrasatearrek osatzen dute taldea. Gustu musikal ezberdinak dituztela azaldu digute, eta hori taldeko errepertorioan somatzen da: "Abesti batzuk besteekiko oso ezberdinak dira, eta hori oso aberasgarria dela uste dugu". Estetika laukotearen bereizgarrietako bat da, eta indartsu hasi dira!

595.Perlata.AMAIA.SANROMA (id: 8391847)


Bideoak: Perlata / Goiko argazkia: Amaia Sanroma / Beheko argazkia: Oihana Balanzategi / Testua: Gontzal Landa Herbias

 

Maialen Oleaga (ahotsa eta baxua), Jaione Martinez (gitarra eta biolina), Ane Garai Arrieta (gitarra eta koruak) eta Ander Morenok (bateria) osatzen dute Perlata talde berria.

 

Dena den, laukote honetako partaideak ez dira berriak musikagintzan: Nesken aldetik "aspalditik taldea geneukan, eta lokalean jotzen genuen, abesti batzuk sortzen genituen" garaiaren arabera jende ezberdinarekin. Beste alde batetik, Ander ere talde ezberdinetan ibili da, bateria-jotzaile gisa.

 

Hala ere, orain dela urtebete inguru "serioago hasi ginen entsaiatzen". Hasiera batean, beste neska batek egiten zituen bateria-jotzaile lanak. Honek, 2015eko abuztuan taldea uztea erabaki zuen, eta gaur egungo laugarren taldekideak, Anderrek hain zuzen, hartu zuen bere lekua.

 

Lehenbiziko kontzertua iazko abenduaren 25ean eman zuten, "etxean" bertan, Gaztetxean, Las Klitorixxx taldearekin batera. Iluntzen ere zuzenekoa eman dute berriki.

 

"Lehen kontzertuaren hasieran nahiko urduri geunden, baina gero oso ondo pasatu genuen". Eta horixe da hain zuzen taldearen helburuetako bat: "Ondo pasatzea, baina baita gustuko ditugun abestiak egitea eta gauzak komunikatzea ere, batez ere injustiziak salatzea, mundu zabalekoak nahiz gure ingurukoak, gauza askok behar baitute aldaketa sakon bat".

 

595.Perlata.OIHANA.BALANZATEGI (id: 8488933)

Perlataren errepertorioa 12 abesti inguruk osatzen dute, eta oraingoz maketa grabatu ez duten arren, kantu gehiago sortu asmo dute.

 

Gustuei dagokienez, "taldekide bakoitzak gustu nahiko ezberdinak ditu besteekiko, eta hori igartzen da gure errepertorioan: abesti batzuk besteekiko oso ezberdinak dira, eta hori oso aberasgarria dela uste dugu".

 

"Gure lagunek entzun dituzte, eta oso onak direla esaten digute baina badakigu hori ez dela oso objektiboa. Hala ere, estimatzen ditugu euren hitzak eta aurrera egitera animatzen gaituzte noski".

 

Talde honen bereizgarrietako bat estetika da: baserritar gonekin, abarkekin,... taularatzen baitira. "Estetikak, jarrerak,... garrantzitsuak dira guretzat. Ez dugu gure estetika mugatu nahi, eta hemendik aurrerako kontzertuetara beste estetika batekin atera gaitezke".

 

Bide horretan, "hainbat tokitatik proposatu digute kontzertuak ematea, orain abesti berriak sortu gura ditugu, eta gero gerokoak". Animo ba Perlata, egurre!

 

 
Perlata Facebooken


EREMU PRIBATUA


Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE