Esta web utiliza cookies, puedes ver nuestra la política de cookies, aquí
Política de cookies +
Otsaila eztiegia, primadera txirtxilegia

ORIENTACIÓN AL USUARIO

Hemen zaude:
 
1-0 bukatu da norgehiagoka.

Mondrako mutilek partidu gogorra irabazi dute Zarautzen kontra

 (id: 6064731)Testua eta argazkiak: Marijo Simón. 2017ko martxoak 18, larunbata. 

 

Lehen zatia nahiko parekatuta izan da. Talde biek aukerak izan dituzte markagailuan aurretik jartzeko . Josu Zubia, Mondrako entrenatzaileak txartel hori bat ikusi du 32. minutan kexatzeagatik (0-0).

 

Bigarren zatiaren hasieran epaileak penalti bat adierazi du Mondraren alde. Gorka Erañak bota du, baina Zarautzeko atezainak gelditu du.  55. minutuan berriz Mondraren gola heldu da, Imanol Rodriguezek sartutakoa.

 

Ondoren partidua gogortu da, eta talde biek txartel horiak ikusi dituzte. 77. minutuan Oihan Rodriguez, Arrasateko jokalaria lesionatu egin da. Bigarren zatian atera den jokalariari sarrera gogorra egin diote, eta aldatu egin behar izan dute. Azkenengo minutuan, aukera bikaina izan du Mondrak. Atea hutsik zegoela baloia kanpora bota dute.

 (id: 1754976) 


Galeria de fotos

Copyright © 2008 - MONDRABERRI
Mondraberri@gmail.com - www.mondraberri.com
Tel: 943 797837 - Arrasate Pasealekua 3-bajo / P.K. 101 - 20.500 - ARRASATE